Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiaratur-ek, Aiarako Kuadrillaren laguntzarekin eta Kutxabanken babesarekin, Kuadrillako bitxi urbanistiko, historiko eta hondareak ezagutzera ematerko asmoz zenbait bisita gidatu antolatuko ditu abenduko zubiari begira. Bisitak erabat doakoak izango dira.

Kexaako Monumentu multzoko, Artziniegako Alde Zaharreko, Artziniegako Museo Etnografikoko edo Arteko Andre Maria Santutegiko barrualdeak ezagutzera emango dituzten bisita gidatuak abenduaren 8an, 9an edo 10ean egingo dira, hurrengo ordu hauetan:

ABENDUAK 8

  • 12:15etan: Kexaako monumentu multzoa
  • 16:00etan Artziniegako Alde Zaharra (elkargunea frontoian)

ABENDUAK 9

  • 12:00etan: Artziniegako Museo Etnografikoa
  • 16:00etan: Arteko Gure Amaren Santutegia

ABENDUAK 10

  • 12:15etan: Kexaako monumentu multzoa

 

Hauetariko baten baten parte hartu nahi dutenak hurrengo hauetara hurbildu edo hauetako baten batekin harremanetan jarri beharko dira: 

  • Kexaako monumentu multzoa ezagutzeko bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek :

Kexaako Turismo Bulegoa edo Artziniegako Museoa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  945 39 37 04 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  945 399 414

 

  • Artziniegako Alde Zaharra edo Santutegia ezagutzeko bisita gidatuan parte hartu nahi dutenek :

Artziniegako Turismo Bulegoa . Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.  945 396 210

 

Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2017 urteko Euskara Ikasteko eta hobetzeko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea  abenduaren 1etik 29ra bitartekoa izango dela (biak barne)

Indarrean dagoen arautegiko bosgarren oinarriaren arabera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:

A) Eskabide-inprimakia eskatutako datu guztiekin, horien artean beste dirulaguntzei buruzko aitorpena (eskatu diren ala ez), eta eskatu badira, eskaeraren fotokopia. Eskaerak erantzuna izan badu, erantzunaren fotokopia (emandako kopurua edo ukapena), eta erantzunaren zain egonez gero, horixe adierazi. Eskatzaileak eskabide-orrian baimena emango dio Aiarako Udalari egiaztatzeko ea bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituen

B) Eskatzailearen Nortasun Agiriaren fotokopia

C) - Euskaltegiaren edo autoikaskuntza-ikastegiaren jatorrizko egiaztagiriak: ikasturtean eginiko urrats bakoitzari buruzko datuokin: hasiera- eta bukaera-data, emandako eta hartutako eskola-orduak asistentziaren ehunekoarekin, urratsa gainditu den ala ez, eta matrikularen kostua (osoa eta emandako urrats bakoitzarena). Barnetegien kasuan, kostua honela sailkaturik aurkeztuko da: batetik, emandako eskolen kostu osoa (eta horren barnean urrats bakoitzaren kostua bereizturik), eta bestetik, alojamendu eta mantenuaren kostua.

     -Udalerrian bertan, Udalaren bidez sortutako ikastaldeetan aritutakoen jatorrizko egiaztagiriak honako datuokin: ikastaroaren hasiera- eta amaiera-data, emandako urratsak, emandako eta hartutako eskola-orduak dagokion asistentzia-ehunekoarekin, matrikularen koste osoa

D) Banketxearen jatorrizko ordainagiria (matrikula ordaindu izana).

 

 

Gabonetako Haur-Lehiaketa (postala, komikia, ipuina)

OINARRIAK 2017


Partehartzaileak: parte hartu ahal izango dute Aiara Udalerrian erroldatuta dauden edo Aiara Udalerriko ikastolan ikasten duten 6-12 urte arteko umeek, 3 kategoriatan banatuta. Lanak eskuz idatzita/marraztuta aurkeztuko dira. Gai bakarra guztientzat.

Gaia: Olentzero eta Mari Domingi AHOBIZI, Errege Magoak BELARRIPREST.

Kategoriak eta formatoak:

A KATEGORIA: 6-8 urte (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila). GABONETAKO POSTALA: Gaian oinarritutako marrazkia eta, gutxienez, euskarazko 4 lerro izango dituen testua.

B KATEGORIA: 8-10 urte (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila). Gaian oinarritutako KOMIKIA euskaraz: gutxienez orrialde bat eta, gehienez, bi orrialde

D KATEGORIA: 10-12 urte (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Maila). Gaian oinarritutako IPUINA euskaraz: gutxienez orrialde bat eta, gehienez, orrialde eta erdi.

Aurkezpena: Lanak egilearen datu pertsonalik gabe aurkeztuko dira, eta GABONETAKO LEHIAKETA 2017 eta zein kategoriatarako den bakarrik jarriko duen gutunazal itxi batean. Gutunazal horretan, aurkezten den lanaz aparte, beste gutunazal itxi bat sartu beharko da, kanpotik ezer idatzi gabe, eta bere barruan egilearen datu hauek: IZENA, ABIZENAK, HELBIDEA, JAIOTZE-DATA eta TELEFONOA. Partehartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahalko du.

Aurkezteko epea eta lekua: Lanak Aiarako Udaletxean edo Etxaurren Ikastolan aurkeztu ahalko dira 2017ko abenduaren 4ra arte.

Sariak:

A KATEGORIA:

- 1. SARIDUNA: 70 euroko balioa duten opariak
- 2. SARIDUNA: 40 euroko balioa duten opariak

B KATEGORIA:

- 1. SARIDUNA: 105 euroko balioa duten opariak
- 2. SARIDUNA: 60 euroko balioa duten opariak

D KATEGORIA:

- 1. SARIDUNA: 145 euroko balioa duten opariak
- 2. SARIDUNA: 80 euroko balioa duten opariak

Epaimahaia: Hogeitalau Elkarteak aukeratuko du epaimahaia eta honek erabakiko du saria nori eman. Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaikoen iritziz, aurkeztutako postal,ipuin edo komikiek ez badute kalitate nahikorik.


ANTOLATZAILEA: HOGEITALAU ELKARTEA
BABESLEAK: AIARAKO UDALA, AFA

Aiarako Kuadrillako Ingurumen Arloak Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sarea proiektua abiarazi nahi du tokian tokiko udalerrietako garapen agentziekin batera, gure herritarrengandik gertu dauden jardueren sare batean parte hartzera anima zaitezen eta, hala, ingurumenarekin arduratsua den kalitatezko eta gertuko zerbitzu bat eman dezazun.

Jarraian zehazten diren konpromisoak betetzen dituzten saltokiak “saltoki jasangarri - saltoki berde” izendatuko dira, eta etorkizuneko kanpainetako komunikazio- eta garapen-sare bat eraikiko dute, saltokiek ingurumenaren inguruko kontzientzia har dezaten sustatzeko eta, horrez gain, zuen bitartez herritarrek ere gai honen inguruko sentsibilitatea eta kontzientzia hartzeko. Azken batean, herritarrek ikusiko dute zure saltokiak modu arduratsuago batean egiten duela bere jarduera.

Lehenengo kanpainan, 8.000 poltsa berrerabilgarri banatuko dira Aiarako Eskualdeko eta sarearekin bat egindako merkatarien bezeroen artean. Poltsak abenduan banatuko dira, Aiarako Kuadrillako Saltoki Jasangarrien Sareari atxikitako saltokien artean.

Hori dela eta Aiarako Kuadrillak Anima zaitez honekin batera eransten den adierazpen-proposamena betetzera animatzen ditu tokian tokiko merrkatariak.

Atxikitzeko konpromisoa

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31