Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

"Hiurgarren Adinekoen Elkartegiak ekimenaren barruan, Arabako Foru Aldundiak "Patrimonios artísticos de Portugal y Salamanca" deituriko txango multzoa antolatuko du.

Portugal zein Salamancako ondare balioa eta balio artisitikoa pertsona nagusiei ezagutzera ematea helburu duen ekimena hiru txandatan banatuta dago:

  • Lehen txanda, maiatzaren 13tik 19ra bitartekoa,Gasteizko Hirugarren Adinekoen Elkartegietako ikasleei zuzenduta dago
  • Bigarrena, maiatzaren 20tik 26ra bitartean, hau ere Gasteizko Hirugarren Adinekoen Elkartegietako ikasleentzat 
  • Eta hirugarren txanda bat, ekainaren 27tik ekainaren 2ra bitartean, Gasteiz eta Errioxako Hirugarren Adinekoen Elkartegietako ikasleentzat.

Txanda guztietan, bertan parte hartzen duten pertsonek honako leku hauek bisitatuko dituzte, bertako ondarea ezagutze aldera: Lisboa, Mafra, Óbidos, Sintra, Cascaís, Estoril, Alcobaça, Batlha, Ciudad Rodrigo eta Salamanca.

Hurrengo esteka honetan, izen emate prozesuari eta ordainketa epeei buruzko informazio osoa eskura dezakezue (gaztelaniaz bakarrik) 

Ondare bisita Hirugarren Adinekoen Elkartegiak

2018 urte honetan jaietako egitarauan parte hartuko duen portada Aiarako herritar guztion esku dago.

Zuk ere kartel irabazlea hautatuko duen lehiaketan parte hartu nahi baduzu, adi hurrengo honetan zehazten diren oinarriei eta gogoan izan lanak aurkezteko azken eguna aurtengo martxoaren 23a izango dela.

Helduen kategoriako irabazleari 200 euroko txekea emango zaio eta haurren kategoriakoari 50 eurotan baloratutako eskola-materiala. Parte ahal izango dute adin guztietako emakume eta gizonak.

Lehiaketako oinarriak

 

Parekotasunean eta berdintasunean hazi eta hezitzeko beharraren mezua herritarren artean zabaltzeko asmoz, Arespalditzako udal aretoak "Futbolariak eta printzesak" deituriko haurrentzako antzezlana hartuko du datorren igandean, otsailak 25, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.

Antzezlana bukatutakoan, arratsaldeko 18:00ak aldera, askaria eskainiko zaie bertara hurbildutako haur eta gaztetxoei, eta bukatu eta berehala, arratsaldeko 18:30ak inguru, eskulan tailerrari paso emango zaio.

Aiarako Udalak, Arabako Foru Aldundiak, 24 euskara elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatutako hitzordua duzue hau. 

Sarrera libre eta doakoa.

Eskola garaiko Aste Santuarekin batera, lana eta familia bateragarri egitea betebehar korapilatsu bihur daiteke, batik bat gurasoek oporraldirik hartzeko betarik ez badute.

Familia guzti horiei erabateko erantzuna emate aldera, Aiarako Udalak berriz ere "Aste Santuko Jolas Txokoak" martxan jarriko du, 2006 eta 2014 urte bitarteko haurrek bertan goza dezaten.

Ekimena apirilaren 3tik 6ra bitartean egingo da gloizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 13:30etara bitarteab, bai Arespalditza eta Luiaondon. 

Izena emateko epea martxoaren 5etik 19ra bitartean izango da zabalik.

Zuk ere bertan parte hartu nahi baldin baduzu, hurrengo esteka hauetan, eskaintzaren informazio zehatza, prezio eta izen emateko prozesuaren nondik norakoak aurkituko dituzu. Horrez gain, izena emate orria eskuratzeko esteka ere aurkituko duzu.

Aste Santuko Jolas Txokoak

Izena emateko orria

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 12tik 18ra bitarteko heziketa eskaintza

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31