Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara Oinez foro soziosanitarioak, Aiarako Udalarekin batera, apirilaren 12an hasi eta maiatzaren 3ra bitarteko ostegun guztietan, errehabilitazio gimnasia ikastaro berri bat antolatuko dute, 11:30etatik 12:30etara bitartean.  

Ikastaroa Eguneko Arretarako Nekazal eremuko zentroan egingo da 

 .

Bertan parte hartu nahi dutenek, lehenago izena eman beharko dute hurrengo telefonora deituta  945 39 90 13 (plaza kopuru mugatua)

ERREHABILITAZIO GIMNASIA IKASTAROA:

  • Ostegunero, apirilak 12, 19, 26 eta maiatzak 3
  • 11:30 etatik 12:30etara
  • Eguneko Arretarako Nekazal eremuko zentroa 
  • Informazio gehiagorako eta izena emateko, deitu hurrengo telefonora 945 39 90 13 (plaza kopuru mugatua) 

Aiarako Udalak 2017ko abenduaren 20an eginiko saioan Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra eta Ingurumen Azterketa Estrategikoa onartu zuen hasiera batean. 2018ko urtarrilaren 10ean argitaratu zen ALHAOn (4. zk.) eta jendaurrean jartzeko epea ireki zen, interesdunek egoki iritzitako alegazioak egin zitzaten. Epe hori 2018ko martxoaren 14an amaitzen zen.

Aintzat hartu da jendaurrean jartzeko epe horretan HAPO-ren idazle-taldearekin kontsula ugari egin direla. Hori horrela, interesdun guztiei jakinarazten zaie jendaurrean jartzeko epea 2018ko apirilaren 13ra arte luzatuko dela (egun hori barne) eta aldi horretan hasierako onespenaren akordioari alegazioak aurkeztu ahal izango zaizkiola.

Luiaondoko bola toki klubak, Arabako Foru Aldundiaren, Aiarako Udalaren eta Luiaondoko Administrazio Batzarraren laguntzarekin, San Jose eguna dela eta, bolo jaurtiketan ibiltzeko bina egun antolatu ditu Luiaondoko bola tokian.

Las jornadas serán las siguientes:

  • Martxoak 17 larunbata, 18:00etatik 20:00etara
  • Martxoak 18 igandea, 11:30etatik 13:00etara

Zer gertatzen da emakumeek ez badute zaintzen, ez kontsumitzen, ez lan egiten, ezta parte hartzen ere?

Hausnarketa horrexek eraginda, iaz mugimendu feministak emakumeen nazioarteko greba-deialdi bat egitea erabaki zuen, non eta 70 herrialdetan baino gehiagotan; aurten, 2018an, “Emakumeok planto. Nosotras paramos” leloaren pean errepikatuko da. Grebaren xedea da emakumeen lanak gure gizartean duen inpaktua ikusaraztea eta lan hori aintzat har dadila eskatzea.

Gure gizartearen ongizatea ezinezkoa litzateke bizitzari eusteko ezinbesteko jarduerak egingo ez balira, hala nola, pertsonak zaindu (haurrak, adinekoak, mendekoak...) edo etxeko lanak egin. Lan horietako gehienek ez dute ordainsaririk, eta batez ere emakumeek egiten dituzte. Emakumeen ekarpenik gabe, gizartea geratu egingo litzateke.

Emakumeen lanaren zatirik handiena ez da ikusten eta ez da kontabilizatzen. Horrek esan nahi du etxeetan ekoitzitako ondasunen eta aberastasunaren balioa gutxietsi egiten dela, nagusiki emakumeek egiten dituzten zeregin hauen orduak eta ekarpen ekonomikoa ukatu eta ikusezin bihurtzen direla, eta zeregin horiek zaintza, osasun, giza eta babes arloari egiten dioten aurrezpen sozial handia ere ikusezin bihurtzen dela.

Lan-merkatuaren barruan eta kanpoan eskainitako orduak kontuan izanez gero, emakumeek gure gizarteko lanaren %56 egiten dute, baina baita ordainsaririk gabeko lanaren %74 ere. Gainera, feminizatutako lan asko, batez ere emakumeek egiten dituzten lan asko, enplegu prekarizatukoak dira edo lan-merkatuko ezkutuko ekonomiakoak. Sektore horretan, gainera, migratutako emakume ugari enplegatzen dira, eta beroriek jatorrizko inguruneetan beren haurrak beste emakume batzuen zaintzapean utzi behar izan dituzte; hala, zaintza-kate globalak sortzen dira.

Eta egiten dituzten zereginez harantzagoko kontua da; izan ere, emakumeek zaintzan eta etxeko lanetan igarotzen duten denboraren ondorioz, gizonek denbora gehiago dute beren karrera profesionala eta lan-munduko karrera garatzeko, edo aisiako edozein jarduera sozial egiteko, emakumeek jarduera horietan sartzeko zailtasunak izan arren.

Denboraren erabilera desberdin hau traba handia da berdintasuna lortzeko, eta gizon eta emakumeei buruzko estereotipoak betikotzeaz gain, generoaren ondoriozko erantzukizunak uztartzeko egiturazko oztopo ere bada, besteak beste.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da gizarteak aitortzea zaintza-lana ezinbestekoa dela bizitzaren iraunkortasunerako; zaintzen inguruko jendarte mailako antolakuntza berri bat babestu beharra dago zeregin hori beste modu batera hornitzeko, gizonen erantzunkidetasuna sustatu beharra dago, gizartea antolatzeko modu honen ondorioz erabakimen- eta botere-guneetan emakumeen talentuaren galera dagoela ikusarazi behar da, antolakuntza- eta enpresa-kultura berdintasunarekin lerrokatu behar dira, eta bizitza pertsonalaren eta laneko bizitzaren kontziliazioa sustatuko duten zerbitzu publikoak indartu behar dira.

Egoera honetaz OHARTZEN DENEZ, Aiarako Udalak honako ekintzak gauzatzeko konpromisoa hartu du, denak Aiarako Kuadrillako Berdintasun Planean jasota daudenak 2018ko plangintzan:

  • Sentsibilizazio eta trebakuntza-programak garatuko dituela, zaintzan eta etxeko lanetan gizonen erantzunkidetasuna sustatzeko eta erabakitzeko guneak emakumeekin partekatzeko.
  • Bere eskumenen alorrean lagunduko duela zaintza babesteko baliabideak eta zerbitzu publikoak garatu eta finkatu daitezen, eta zaintzen arloan erantzunkidetasun sozialerako komunitateko estrategien artikulazioa sustatu dadin.
  • Udaleko politikak genero-ikuspegiarekin garatuko dituela.
  • Balioen transmisioa azpimarratuko duela, berdintasunezko gizartea lortzeko kultura-aldaketak susta daitezen.


Azkenik, Aiarako Udalak bat egingo du martxoaren 8a Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta antolatu eta deituko diren ekitaldi eta ekintzekin, eta dei egiten die herritarrei era aktiboan parte hartzera mugimendu feministak Aiaraldean antolatutako Emakumeok planto kanpainan, bat eginez emakumeen nazioarteko grebarekin, 70 herrialde baino gehiagotan konbokatu dena.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 26tik martxoaren 4ra bitarteko heziketa eskaintza

Aiarako Udalak ere keinu egin gura izan dio Emakumeen Nazioarteko Egunari eta zenbait hitzordu antolatu ditu egun horren inguruko aldarrikapenak kalera atera eta benetazko berdintasuna eta emakume guztion eskubideak behingoagatik egia bihur daitezen eskatzeko.

Zuk ere parte hartu nahi baldin baduzu, botaiozu begirada bat antolatuko egitarauari:

Martxoak 8 Aiaran

Aiarako Udalak, Aiara Berdintasunaren Alde Foroarekin batera, martxoak 8 ospatzeko eta aldarrikatzeko jarduera antolatu du, hain zuzen ere, Aiarako emakumeak bistaratu eta aitortzeko jarduera.

Hala, nahi duenak hurbileko emakume garrantzitsua zein den azaldu dezake, argazkia eta zergatia jarriz.

Argazkia eta testua idazteko plantilla weborrialdean dago eta helbide elektronikoz, edo whatsappez bidali edo Udaletxeko bulegoetan entregatu daiteke martxoaren 6a baino lehen.

Jasotako lan guztiak ikusgai egongo dira martxoaren 8an Emakumeen Gelan, 18:00etatik eta 20:00ak arte (Arespalditzan)

Informazio gehiago edo lanak bidaltzeko plantila :

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

 686587889

Animatu eta parte hartu!

Aiarako Udaleko Gizarte Ongizate sailak txangoa antolatuko du martxoaren 22an pertsona nagusiek Balmasedaz goza dezaten. 

Egun horretarako antolatutako egitaraua honako hau izango da:

11.00 Balmasedako Historioaren Museoko bisita
12.00 Boinas La Encartada Museoko bisita gidatua
14:30 Bazkaria
16.30 Balmaseda ezagutzeko bisita gidatua edo denbora librea
18:30 Itzulera

Bertan parte hartu nahi duten guztiek, honako informazio hau zehazki irakurri beharko dute:

- 16 euro ordaindu behar dira Aiarako udaletxean. Prezioan garraioa, sarrerak eta bazkaria sartzen dira.
- Aiaran erroldatutakoak lehentasuna edukiko dute. Plaza Kopuru Mugatua.
- Behin izena emanda, ez da ireteeraren zenbatekoa itzuliko.


Izena emateko epea: martxoaren 16ra arte

AUTOBUS ZERBITZUA
09:00 Luiaondo Social
09:10 Luiaondo Agirre
09:20  Markijana Murga biribilgunea
09:30 Arespalditza
09:40 Menararai
09:50 Llanteno (Satia)

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31