2018 urte honetan jaietako egitarauan parte hartuko duen portada Aiarako herritar guztion esku dago.
Zuk ere kartel irabazlea hautatuko duen lehiaketan parte hartu nahi baduzu, adi hurrengo honetan zehazten diren oinarriei eta gogoan izan lanak aurkezteko azken eguna aurtengo martxoaren 23a izango dela.
Helduen kategoriako irabazleari 200 euroko txekea emango zaio eta haurren kategoriakoari 50 eurotan baloratutako eskola-materiala. Parte ahal izango dute adin guztietako emakume eta gizonak.