Aiarako Lurraren Historioaren Oharrak
Aiara hitzak euskal sustraiak ditu, bere toponimia guztia bezala, historiatzaileak ez dira ados geratzen bere esanahiari buruz, batzuentzat goragunearen ekia, besteentzat mazelaren aldea eta beste batzu larre moduan itzultzen dute.
Aiara izenarekin Arabako probintzian, koadrila, anaiarte, artzapezgo, jaurerri, udaletxe eta santutegi izanarekin ezaguna da eta ezaguna izan da.
Aiarako koadrila lehen Araba 3 zatitan zegoenean honako anaiarteak izan zituen, Aiara, Artziniega, Arrastaria, Laudio eta Urkabustaiz.
Aiarako anaiartea Aiarako lurra bezain zabala da, lehen aipatutako 36 herriekin.
Aiarako artzapezgoa asko aldatu izan da urteetan zehar.
Aiarako jaurreria ere asko aldatu egin zen mendeetan zahar. Fernan Perez de Ayala-k eta bere semea zen kantzelariak Kexaan bizitzeko eta hauek ehorzteko eraikin batzu egin zituzten, Aiarako etxeak lur hauek sortetxetzat hartu egin zituen errege mesede bati esker eta erosketei esker domeinua eskuratu zuten leku askotan, horrela jaurerri jurisdikzional bat osatu zuten ez lurraldekoa.
Jaurreri honek Aiarako lurraz aparte Arrastaria, Kuartango, Laudio, Orozko eta Urkabustaiz-eko haranak, Artziniega, Subijana, Ormijana eta Morillas-eko hiriak zituen baita ere Tuyo-ko hiriko zati bat, Orduñako hiria eta Barakaldoko lurren zari bat ere izan zituen.
Leku hauetan justiziak izandatu eta baieztatu egiten ziren, jabego batzu zitusten eta zerga batzu ere eskuratzen zituzten. Aiarako etxeko jaunek Aiarako lurrean zuten iurisdikzionari dagokionez, honen funtzioa alkate nagusia edo gobernadorea izendatzea zen.
Jaun hauek ez zuten inolako zergarik jasotzen Aiarako lurrean jaunak izateagatik.Ugazabak ziren eta hamarrenak jaso egiten zituzten, batzutan parrokia batzuekin banatzeko ziren, parrokiako eraikinak eta apezteria mantentzeko obligazioarekin. Ia parrokia guzti hauek, bere arkitekturan zilueta karakteristiko bat zuten bere uniformetasunean. Amurrio, Lanteno, Erreta Lanteno, Menagarai, Murga, Izoria, Menoio, Aresplditza, Zuaza, Marono, Lekamaña, Baranbio, San Roman eta Unza-ko Santa Maria, Okondon, Beotegi etab...
Aiarako udaletxea, bere 24 herriekin, gaur den moduan, Arabako aldundian hartutako erabakiaren ostean eratu egin zen 1842. urteko Azaroaren 17an, 1843. urteko Urtarrilaren 2ak baieztatu zuena. Udaletxe honen iurisdukzioaren barnean gauza garrantzitsuak Aiarako lurra eta Zaraobeko mahai eta zelaia aurkitzen ditugu non biltzar orokorrak, hautapenezkoak, monumentu foru-istorikoa, Arespalditza non bere elizan eta mendeetan zehar Aiarako agintariak bildu egiten ziren udal eta erregimentu batzarretan, non On Vela ezagunaren eta bere semearen Vela-Velazquez-en hilobiak aurkitu ditzakegu, udaletxea eta Aiarako lurreko artxibo istorikoa, Kexaa Aiarako gune izpirituala, Aiarako etxeko sehaska, bizileku eta panteoia, Luiaondoko Malato zuhaitza, edo hobe esanda egon zen lekua Bizkaitarrek beraien jaunekin zuten mugarri iuridikoa, Añes-eko beneditarren priorgoa zein 1.100 urte baino gehiago dituena, eta baita ere Madariako Obaldia, geroxeago eraiki egin zena, Dorretxe nagusienak, Oribe eta Oribe-Salazar Sojon, gaur ia lauak eta Murgatarrena Murga eta Lantenon, hauei ere denboraren igarotzea nabaritzen zaie, hauetaz aparte beste armetxe batzu aurkitzen diren hauek geroago eginak.
Arabako Alegría hirian non aintzina herrixka bat izan zen, Aiara izenekoa, santutegi erromaniko bat ere oraindik ikus dezakegu Jaungoikoaren amari eskeinia Aiarako Santa Mariaren adbokazioarekin.
Aurrehistoriako aztarnak
Mende honen bigarren erdian aro megalitikoko hiru dolmen aurkitu egin ziren, bi Añes-en Las Campanas izaneko lautadan eta bestea Menoion Oletar-en hain zuzen. Hileta eraikin hauek 2.500 urte kristo aurretikoak dira, hau lur hoietan eta garai hoietan jada jendea zegoela esan nahi du.
Duela gutxi egindako indusketetan, giza hondakinak, harrizko aizkorak, silex-eko diska zorrotzak eta bestelako objetuak aurkitu izan dira, zeintzu sailkatuak izan dira.
Jatorriak
Aiarako lurraldeko jatorriak iberiar penintsulako beste batzuen antzerakoak dira, eta jakin behar da zeintzu izan ziran lur hauek habitatu zituzten lehenengoak. Menendez-Pelaio sailkapen aurreistoriko hau ikusita eta oso zaila izaten dela sailkapen hau egitea hau esan zuen.
- Inmigrazio primitibo bat dago, batzu turania eta bestia batzu zuhurtasun gehiagoz euskara edo vascona deitu zuten.
- Lehen inbasio Indo-Europar bat, Iberoena.
- Bigarren inbasio ario bat, Keltena, Iberoekin herri Zeltiberoa eratu zuten.
Azken ikasketa arkeologiko eta etnografikoak zihurtatu egin dute Euskal lurrak Eneolito garaitik hau da, 2.500 urte kristo aurretik habitatuak izan zirela, gaurko karaktere etnikoa zuten pertsonengatik. ''Aintzinako espainiarrek ez zizkiguten aztarna idatzirik utzi, haietaz dakiguna greko eta erromatarrengandik datorkigu, zeintzuk Espainiaz hitzegitean ez ziren oso esplizituak izan ''.
Datu zahar eta kontrolatuenak Estrabon grekoarena dugu, zein kristo aurreko lehen mendean bizi izan zen eta Plinio el Viejo Erromatarrarena lehen mendekoa, baita ere Claudio Ptolomeo bigarren mendeko Egipziarrarena. Estrabon eta Plinio-k Espainiari buruz egiten duten deskripzioagatik nabaritzen da Autrigoien tribua Briviesca eta Pancorvotik Kantauri itsasorarte zabaltzen zirela, Bureba, Losa, Mena, Aiara, Nerbioiko bazterrak, Enkarterriak, Bilbo etabarreko lurrak hartuta.
Duela denbora gutxiko usteak diotenez Nerbioi ibaitik ekialdera Autrigoien lurraldea zen eta mendeldeko lurrak Kantauriarrena zen.
Ohiturak eta aintzinako erlijioak
Jesukriatoren etorrera baino urte batzu lehenago, Estrabonek geografoen artean gordetzen diren lanen artean zaharrenak, eskualdeen koadro bat aurkezten digu, biztanleak tribu zakar eta ezgizatiarrak ziren oinarrizko ohitura iuridikoekin beste herriengandik hartuak ez zuten estatu egiturarik hau ez da beraien zakartasunagatik, gudengatik eta bere bizitzeko erarekin zerikusia zuen.
Lurralde honen biztanleak " izen gabeko jaun bat gurtzen zuten hilbetean familiak etxeen ateetan jai eta dantzak egiten zituztela. Marteri gapirioak, zaldiak eta presoak eskeintzen zizkioten, eta modu grekoan urtero hekatonbeak sakrifikatzen zituzten. Biktimen erraietan babesa hartzen zuten. Beraien ohitura iuridikoetaz, heriotz zigorra gogortasunez erabiltzen zuten presoak amiltzen zituzten, parrizidak harrikatzen zituzten, Estrabonek esaten zuenez emakumeek lurra gizonezkoen moduan lurra lantzen zuten eta erditzeko gararian parekidetasuna eskatzen zuten honela etzan eta zaindu egiten zituzten errito hori mantentzen zuten, senarra kantauriarren artean, emaztea hornitzen zuen, alaba etxalaba eratzen zuten eta bere anaien ezkontzak prestatzen zituzten, gizonengan oso zibila ez zen inperio bat eratzen zuten, baina talentu nagusitasun bat adierazten zuen, ez da apartekoa herri atzeratuetan, eta oraindik garai hurbil hauetan, euskal jendearen artean atzerriko ikuskatzaileak seinaleztatu dituzte''. Hauek dira Amasia geografoak esaten zituenak.