Deialdi honen xede dira jarraian zehazten diren lerro hauek:
a) Nekazaritzaz besteko jardueretarako enpresak sortzera bideratutako laguntzak (startup).
b) Enpresak sortu, handitu eta modernizatzeko laguntzak.
c) Besteren kontura kontratatzeko laguntzak.
d) Udalerrietako oinarrizko azpiegitura eta zerbitzuak egin eta berritzeko laguntzak.
e) Etxebizitzarako laguntzak.
Laguntzen deialdiari lotutako esteka interesgarriak:
Informazio gehiagorako ADR Zabaia:
945 105 226
Etxez etxeko Laguntzaren udal araudi erregulatzailea eta Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren prezio publikoen ezartzea arautzeko xedea duen ordenantza, eta Administrazio Publikoen Prozedura Administratibo Komunaren 39/2015 Legearen 133 artikulua betetze aldera, publiko egiteko honako testu hauek argitaratzen dira udal web gunean. Audientziarako epea 15 egunekoa izango da, 2018ko maiatzaren 10etik hasita.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak dituen eginkizunetatik garrantzitsuenetako bat gure autonomi sistemaren zuzenbide eta ekonomi berezitasunei buruzko ikerketak sustatu eta zabaltzea da.
Helburu hori lortzeko Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak “Jesús María de Leizaola” izeneko ikerketa-saria sortu zuen 1990ean, dudarik gabe, gure pertsonaiarik ospetsu eta adierazgarrienetariko bat denaren omenez. Harrez gero erakunde honek urtero saria eta akzesit baterako deialdia egiten du aldian -aldian ikertzaile-edo aditu- taldeen ahaleginak bultzatu eta zabaltzeko, euskal autonomiarekin zerikusia daukaten edo horren azterketarako eta sakontzerako balio duten ikerketak askatasun osoz egin ditzaten
IKERLANAK
Euskal autonomiarekin zerikusia edo horren azterketarako eta sakontzerako balioa izanik,hainbat aztertze-eta ikerkuntza ikuspuntutatik egindako zientzia-ikerlanik hoberenei emango zaizkie sariok. Ikerlanek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta euskaraz zein gazteleraz eginak. Ikerlanek gutxienez ehun orrialde izan beharko dituzte, makinaz idatzita lerro artean tarte bikoitza utziz.
NORENTZAKO
Norbanako edo horretarako sortutako taldeentzako.
DIRU-SARIA
Saria: 20.000 €
Akzesita: 10.000 €
AURKEZTEKO EPEA
2018ko ekainaren 25ean amaituko da.
AURKEZTEKO TOKIA
Bai eskabidea baita ikerlana ere hurrengo helbideelektronikoan aurkeztu beharko dira:• www.ivap.euskadi.eus/leizaola_saria_2018/r61-vedplus/eu
OINARRIAK
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarianargitaratuak, 2018ko maiatzaren 10eko alean.
Aiarako Udalak, datorren ekainaren 1ean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta 20:00ak arte, sukaldaritza tailerra antolatuko du, jaki osasungarriak, freskoak eta denboraldiko produktuekin egindako platerak egiten jakin dezagun.
Murgako Gizarte Etxean egingo den tailerrean honako menua egingo da:
Ikastaroa hasi eta berehala, tailerra egiteagatiko 3 euroak ordaindu beharko dira.
Izen ermateak aldez aurretik egin beharko dira Aiarako Udaletxera deituta.
Plaza kopuru mugatua
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko oinarriak:
Kutxabank: ES 46 2095 3258 23 1095221627
* Jarduera honetara etorri ezean, ez da itzuliko ordaindutako zenbatekoa.
- Guztiak. Betetako eskaera.
- Elikagai produktuen erakusmahaiak:
- Elikagaiak ez diren artisautza produktuen erakusketariak:
* Dokumentazio hau udaletxean aurkeztu beharko da aurrez aurre, posta arrunt bidez, posta elektroniko bidez (Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.) edo fax bidez (945.39.93.31).