Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Uztailaren 30etik abuztuaren 28ra bitarteko heziketa eskaintza
Datorren astelehenean, irailak 3, arratsaldeko 16:00etatik 17:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.
Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8)
Informazio gehiagorako 945062501 telefonoa, edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Korterraza Araba laburnetraien jaialdiaren laugarren edizioa Llantenora helduko da uztailaren 22an, gaueko 22:00etatik aurrera, Eskola Zaharretako zabalgunean zine bat instalatu eta egungo laburmetrai onenak eskaintzeko.
Aurreko edizioetan emaitza ezin hobeak eskuratu ostean, Kultura Kalean! elkarteak beste urte batez, herrialde osora Korterraza eramatea erabaki du, doako udako zine gau handiak eskaintze aldera.
Hurrengo honetan, edizio honetako liburuxka uzten dizuegu, proiektatuko diren laburmentraien informazio zehatza izan dezazuen :