Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Apirilaren 9tik maiatzaren 9ra bitartean, Legutioko Maketa Lehiaketako bigarren edizioan parte hartu nahi duten bandentzako izena emateko epea zabalik egongo da. 

Hurrengo honetan lehiaketako oinarrien inguruko informazio zehatza eskaintzen duen esteka eskaintzen dizuegu.

Legutioko maketa lehiaketako oinarriak

Ekainaren 15ean, banda finalistek kontzertua eskainiko dute.

 

AIARAKO UDALA

Bertan behera uztea Aiarako Udalean idazkari kontu-hartzailearen aldi baterako ordezkapenak egiteko lan-poltsaren deialdia

Aiarako Udaleko alkateak, 2018ko maiatzaren 4ko Alkatetza Dekretuaren bidez, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa.- Bertan behera uztea Aiarako Udalean idazkari kontu-hartzailearen aldi baterako ordezkapenak egiteko lan-poltsa osatzeko lehiaketa-oposizioaren deialdia.

Bigarrena.- Amaitutzat ematea deialdia zuzendu behar zuten oinarriek araututako hautaketa-prozesua.

Hirugarrena.- Agintzea argitara dadila erabaki hau ALHAOn, udalerriko iragarki-tauletan eta Udalaren webgunean, interesdun guztiek jakin dezaten.

Laugarrena.- Dekretu honen berri ematea Udalbatza Osoari, egingo duen hurrengo bileran.

Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.

Arespalditzan, 2018ko maiatzaren 4an.- Alkate-udalburua, GENTZA ALAMILLO UDAETA.

Aiarako Udalak eta Aiara Oinezek bat egin dute, herritar guztiei, datorren asteartean, apirilak 17, arratsaldeko 18:00etatik aurrera Arespalditzan kokatutako Aiarako udaletxeko balio anizdun aretoan burutuko den tailerrerako gonbita luzatzeko. 

Zuk ere askari eta lunch osasungarriak egiten ikasi nahi baldin baduzu, eta baldintza onenetan askari edo lunch osasungarrien propietateak ezagutu nahi baldin badituzu, elikagai fresko eta osasuntsuak erabilita, hurbil zaitez tailer teoriko praktiko honetara. Txostengile gisa, coach-nutrizionista bat arituko da, elikadura osasuntsu baten onurak herritarrei jakinarazten.

Askari eta lunch osasungarrien inguruko tailerra:

  • Apirilak 17, asteartea
  • 18:00etan
  • Aiarako Udaleko balio anizdun aretoa
  • Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko deitu 945 39 90 13 telefonora

Datorren astelehenean, apirilak 9, arratsaldeko 16:00etatik 17:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.

Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8) 

Informazio gehiagorako 945062501 telefonoa, edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Martxoaren 26tik apirilaren 2ra bitarteko heziketa eskaintza

Latxa Esnea etxeak gidatutako Talde Operatiboak, bertan lankide direla Landaola, Arabalanda, Bizkaimendi –Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak–, Ekolber eta Neiker, abian jarri du “latxa ardien ustiapenetako artilearen balorizazioa” izeneko proiektu berritzaile bat, ardi latxaren artilearen erabilerari ohikoa ez den alternatiba bat emateko helburuarekin eta oso kontziente izanik LANKIDETZA edo elkarlana dela sektoreak dituen zailtasunei irtenbidea aurkitzeko oinarria.

Gaur egun, latxa ardien ustiapenetako artile gordina kudeaketa zaila duen hondakina da, gastuak bakarrik sortzen dituena.

Proiektu hau abian jartzearekin latxa ardien artilearen bolumen guztiari irteera egonkorra eman nahi zaio, artile mota hau aparteko bihurtzen duen espezifikotasuna aprobetxatuz.

Artile honek duen keratina natural kopuruari esker, eta disolbagarririk gabe trata daitekeenez, latxaren artiletik soka biodegradagarri eta konpostagarrien hainbat prototipo lor daitezke, baratze eta berotegietako landare igokarien tutore moduan erabiltzeko.

Soken prototipo hauek ekoizpena bultzatu aurretik, beharrezkoa izango da negozioaren behar kuantitatibo eta kualitatiboak beteko dituen artile-horniketaren diseinu eta kudeaketa lan bat egitea, ustiapenetan beraietan lana antolatzeko oinarri bat finkatuko duena, ondo planifikatu eta baldintza justuetan artile hori modu egokian hornitu ahal izan dezaten.

Latxa ardiaren sektorearekin dugun konpromisoa da, sektore horrek berez sortzen duen jasangarritasun soziala zein ingurumen arlokoa mantentzen jarraitzeko, eta aldi berean alderdi ekonomikoa ere bultzatzeko, jarduera errentabilizatzen laguntzeko ustiapen horietan sortzen diren produktuetako bat balorean jartzearen bidetik.

Nor da nor Talde Operatibo honetan

  • Latxa Esnea Koop. Jaio zenetik garbi izan du eta mantendu du elkarrekin lan egitearen bidetik indartu egiten direla kide bakoitzaren ahaleginak, helburu bateratua lortzeko. Horren harira kooperatiba honetan elkartu ziren latxa artaldeak zituen hainbat artzain, emakume zein gizon, sektorearen traktorea den erakunde moduan jokatzen duen egitura emanaz, eta horrela elkartu nahi izan da proiektu hau aurrera eramateko egokia den diziplina desberdinak elkartzen dituen taldea.
  • Ekolber: Artilea oinarri hartuta plastiko biodegradagarria egiteko beharrezko den teknologiaren garapenera bideratua dagoen enpresa. Prototipoak egiten ditu, eta haren propietateak neurtuko ditu.
  • Neiker: Teknologia zentro gisa, artileari eman dakizkiokeen erabileren gaineko ezagutza zientifikoa emango du, bai eta ingurumen aldetik duen inplikazioaren ikerketa, eta proiektuan ematen joango diren urratsak balidatu ahal izateko beharrezkoak diren probak ere bai.
  • Landa Garapenerako Federazioak: Lurralde bakoitzetik dauden ordezkaritzen bidez, lotura zabalagoa egingo dute sektore guztiarekin, eta ekoizleen eta tokian tokiko eragileen dinamizazioa ere bai, garatuko diren soluzioak erabiltzeko dauden beste aukera batzuk identifikatzeko eta erakusteko. Arabalanda, Landaola eta Bizkaimendi dira, Euskadiko hiru lurraldeetako Landa Garapenerako Elkarteak, hain zuzen ere.

“Latxa ardien ustiapenetako artilearen balorazioa” izeneko proiektuan egin den lana Nekazaritzaren produktibitate eta jasangarritasun arlorako Berrikuntzarako Elkarte Europarraren (BEE-AEI) Talde Operatiboen sorrera eta funtzionamendurako laguntzari atxikitzen zaio, eta % 80an Landa Garapenerako Nekazaritza Funtsa (LGENF-FEADER) funtsaren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez dago finantzatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1305/2013 Erregelamenduaren (UE) 35. artikuluan aurreikusiak dauden lankidetzarako laguntzen bidez.

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Martxoaren 19tik 25era bitarteko heziketa eskaintza

Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean, Arabako Foru Aldundiak bisita tematikoak antolatuk oditu berak kudeatzen dituen museoetan, Herrialdeak eskutatzen dituen altxor miresgarrienak ezagutera emate aldera.

"Kondairetako Araba" deituriko egitasmoak gidatutako bisitak antolatuko ditu 12:00etatik 13:00etara bitartean, Aste Santuk oegun guztietan. 

Museo bakoitzeko egitaraua honako hau izango da:

Osteguna martxoak 29 
• Bibat, Arabako Arkeologia Museoa
Kondairetako tokiak

• Arabako Arte Ederren Museoa
Errituak eta ohiturak landako euskal gizartean

 

Ostirala martxoak 30 
• Arabako Arma Museoa
Kondairetako armak
Bisita familian, 5 urtetik aurrerako haurrentzat.

 

Larunbata martxoka 31
• Bibat, Arabako Fournier Karta Museoa
Kondairetako kartak

• Arabako Natura Zientzien Museoa 
Kondairetako natura 
Bisita familian, 5 urtetik aurrerako haurrentzat. 

 

Igandea apirilak 1 
• Iruña-Veleia, Erromatar Hiria
Bisita gidatua. 

**Sarrera doan edukiera bete arte
**Hobe aldez aurretik erreserbatzea telefonoz

- BIBAT- Arkeologia, Fournier de Naipes Museoa • Tel. 945 203 707
- Arabako Arte Ederren Museoa / Museo de Bellas Artes de Álava • Tel. 945 181 918
- Arabako Arma Museoa / Museo de Armería de Álava • Tel. 945 181 925
- Arabako Natura Zientzien Museoa / Museo de Ciencias Naturales de Álava • Tel. 945 181 924
- Iruña-Veleia • Tel. 618 539 353

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31