Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara eskualdea dinamizatzeko, bertako erakusleihoak sustatzeko eta Aiarako merkataritza sektorearen irudia hobetzeko helburuarekin, AEKOk (Aiaraldeko
Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) IV. Aiarako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Aiarako Kuadrilla babesarekin.

Aiara Eskualdean kokatuta dagoen eta teknikoki balioztatu daitekeen erakusleiho duen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimendu bat baduzu, IV. Aiarako Erakusleiho Lehiaketan parte hartu dezakezu.

Gaia librea izango da, baina establezimenduan normalean saltzen diren artikuluak edota produktuak agertu beharko dira. Erakusleihoak erakusgai egon beharko dira abenduaren 9tik 20ra bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora (epea
abenduaren 12an bukatuko da).

Izena-ematea doan da eta honako sari hauek irabazteko aukera izango duzu:
· Lehenengo saria: 700 euro eta trofeoa
· Bigarren saria: 300 euro eta trofeoa
· Hirugarren saria: 150 euro eta trofeoa
· Bi trofeo: Bat Aiarako erakusleihorik onenarako eta bestea Okondoko erakusleihorik onenarako.

IZENA- EMATEA ETA OINARRIAK KONTSULTATU:

NON:
· Laudion: APILLen (Zumalakarregi, 33 1. eskuina). Tf: 946722801 eta 944030578 eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
· Amurrion: APYMCAn (Kultura etxean). Tf: 945891200 eta 670497108
· Artziniegan: AEMEn (Restaurante la Encina edo Regalos Artea)
· Aialan eta Okondon: ADRren bitartez (Maite: 945105226) edo Merkataritzako Bulego Teknikoak (946722801 eta 944030578)

- Lehiaketan parte-hartzeko, inskripzio orria bete beharko da establezimienduaren datuekin.

Izena emateko epea: Azaroaren 16a arte. Behin izena emanda, lehiaketaren bereizgarria emango dizugu zure erakusleihoan jartzeko. Horrez gain, Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako merkataritza elkarteek euren erakusleihoa lehiaketa izango dute eta erakusleiho berberarekin parte hartu dezakezu.

Bases de concurso Lehiaketako oinarriak

Hoja de inscripcion izena emateko orria

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31