Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Kuadrillak eta Aiarako LGE Zabaiak, Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin, Ekonomia eta Industria berraktibatzeko planaren testuinguruan, bertako produktuen inguruko oinarrizko informazioa eta produktuon balio azpimarratzeko jardunaldiak antolatuko dituzte azaroaren, 2an, 7an, 9an, 14an, 16an eta 22an.

Hazi Fundazioak luzatuko duen ikastaroaren helburua, aurrerago aipatutako egunetan, Aiarako Udaletxeko balio anizdun aretora hurbiltzen direnei ezagutza eta erreminta aproposak eskaintzea izango da, beti ere, bertako produktu desberdinak, euren ezaugarriak eta euren abantailak ezagutzeko gai izan daitezen. Horrez gain, produktuen kalitatezko balioa nabarmendu, sustatu eta merkaturatzeko ildo nagusiak azalduko dira. Eta guzti horretarako, gaur egun bertatik bertarako produktuen ekoizpenaz eta merkaturatzeaz arduratzen diren pertsonak izango dira, jardunaldia osatzen duten modulu bakoitzean.

 

Egitarau osoa:

  • Azaroak 2: Mundua hobetu, zure negoziotik hasita (15:30-19:30)

Hazi Fundazioak Arkauten duen Enplegurako Formakuntza sailaren arduradun Ana Uribek egindako aurkezpenaren ostean, Nere Aristoyk eta Leticia Ruiz de Gaunak, nekazaritza produktuei buruzko oinarrizko kontzeptuak eta Nekazal Garapenarekin mantentzen dituen harremanak eskainiko dituzte, baita Canvas metodoari buruzko funtsezko ezagutzak eman ere –negozioetako ideiei balio eskaintzeko erreminta aproposa-.

  • Azaroak 7: Bezeroa zutaz maitemindu dadila (15:30-19:30)

Salmenta modu desberdinei errepasoa egiten dion, salmenta prozesuan erabiltzen den komunikazioaren garrantzia azpimarratzen den eta merkatariak bere produktua erosleari hurbiltzeko eskura dituen bide desberdinak eskaintzeko ikastaroaren zuzendari Maria Olarte izango da.

  • Azaroak 9: Gaur hauxe ezagutu behar dugu… (15:30-19:30)

Lehen sektoreko ekoizpenean hasi eta kontsumitzailea bitarteko elikadura segurtasunari ekiten dion Elika fundazioak, lehen sektorearen iraunkortasuna eta lehiakortasuna bultzatzen dituen eta nekazal garapena sustatzen duen Abere fundazioarekin batera, ekoizpen nekazaritzako elikagaietan, trazabilitatean edo manipulazioan ezar daitekeen osasun legedia ezagutzeko beharrezko informazioa luzatuko du.  

  • Azaroak 14: Bertako produktua ezagutu eta dastatzea (15:30-19:30)

Elikaren eskutik elikagai produktuaren arautegi komertziala ezagutu ostean, jardunaldian parte hartzen duten pertsonek, Mikel Garaizabal enologo eta ardoaren kulturaren zabaltzaileak zuzendutako dastatze bat egingo dute.

  • Azaroak 16: Elikagai produktuen merkaturatze estrategiak (15:30-19:30)

Hazi fundazioko sustapen zuzendari eta Baserriko Txerria elkarteko gerente Josu Garaialde, Arespalditzara hurbilduko da, bertako produktuen balio azpimarratu eta merkaturatzeko erabiltzen diren bide desberdinen eboluzioa eta estrategia aztertzeko asmoz. Era berean, Garaialdek bertaratutakoei, lekuan lekuko merkatuen arautegi berria azalduko die, ekoizle lokalek ezagutu behar duten ezinbesteko marko legala.

  • Azaroak 22: Ordiziako merkatura bisita (9:30-13:30)

Ordiziako merkatua, bertako produktuen plazarik esanguratsuena da gaur egun. Erakusleiho paregabea, jardunaldian zehar aurreko egunetan jasotako ezagutzen balioa nabarmentzeko. Goizeko 9:30etan Arespalditzatik abiatuko den bisitaldiak, bertan parte hartzen dutenei, Goizane jatetxean egingo den bazkarian parte hartzeko aukera luzatuko die.

 

Informazio gehiagorako eta izena emateko:

Zabaia, Aiarako LGE

  • Elexalde auzoa, 3
  • Tlfnoa: 945 399 013
  • Email-a: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Urriak 26

Egitaraua:


10.30 Haroko upeltegi baten bisita
12.00 Laguardiko upeltegi baten visita gidatua
14:30 Bazkaria
16.30 Labastiada ezagutzeko visita gidatua edo denbora librea
18:30 Itzulera


Izena emateko prozedura:
55 urtetik gorakoek eman ahalko dute izena. Bikoteak izanez gero, bietako batek bete beharko du baldintza hori, gutxienez.
15 euro ordaindu behar dira Aiarako udaletxean. Prezioan garraioa, sarrerak eta bazkaria sartzen dira.
Aiaran erroldatutakoak lehentasuna edukiko dute.
Behin izena emanda, ez da ireteeraren zenbatekoa itzuliko.


Izena emateko epea: urriaren 20ra arte

PRAKTIKATU ETA BIZI kanpaina 2017-18 martxan dago. Animatu eta parte hartu zure herriko mintzapraktika programan. Aurten talde berriak sortu nahi ditugu, bai tabernetan mintzapraktikan aritzekoak, ekintzak egitekoak (dantza, yoga, sukaldaritza, mendi txangoak....) eta bai gurasolagunak.


Izena emateko bete formularioa >>> https://goo.gl/UTcbyM Aurretik izena emanda baduzue, komentatu dinamizatzaileari jarraitu egin nahi duzuela


+ INFO: - Dinamizatzailea (607673744 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.)

Datorren irailaren 29an, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Aiarako Emaumeen Gelak ateak irekiko ditu ofizialki. Hitzordua Elexalde 2 helbidean izango da, Arespalditzan eta hauxe bukatu eta berehala, Virginia Imazek zuzendutako eta umorea eta emakumeak uztartzen dituen ikastaroa eskainiko du. Emozio biologikoei eta kulturalei buruz hausnartuko dute bertan bildutakoek. Horretarako, ariketak egingo dituzte, barruko tentsioa bota eta pozak eta barrea aterateko.

Informazio gehiagorako: 

Programa osoa

Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat egin du txikizkako merkataritza sustatzeko, haren balioak bultzatu eta nabarmentze aldera.

"Bikain pentsa, bakan-bikain erosi" esloganarekin, ekimen honek nahi du, batetik arabar txikizkako merkataritzaren irudiari prestigioa eman eta bere agerikotasuna handitu; eta bestetik, kontsumitzaile arabarraren arreta erakarri eta haren erosteko ohituretan eragin.

Hori dela eta, zurea bezalako dendak bilatzen ditu aldundiak, balio profesional eta sozialagatik nabarmentzen direnak. Hau da, bai zure "expertise" edo negozioaren ezagupenagatik, bai tokiko ekonomian egiten duzun trakzio lanagatik eta arabar auzo eta herriak humanizatzeko egiten duzunagatik.

Ekimen honetan parte hartuko duzulakoan, atxikitzeko inprimakia beteta bidali helbide honetara:

Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. 

 

Atxikitzeko inprimakia

 

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31