Udalak dei egin nahi die Aiarako elkarteetan parte hartzen dutenei beren premien berri eman diezaguten eta elkarrekin parte har dezagun kirolaren eta gizarte eta kulturaren arloko talde guztien premiak jasoko dituzten oinarriak idaztean.
Elkarteek eurek ezagutzen dituzte inork baino hobeto zein premia dituzten, eta, horregatik, eskertuko genizueke informazio hori bidaltzea posta elektronikoz helbide hauetara: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Bestalde, bi bilera ere egingo dira Aiarako Udaleko erabilera anitzeko aretoan, ekarpenak guztion artean adosteko.
-Kirol-elkarteekin egingo den bilera: irailaren 25ean, 19:00etan udaletxean.
- Gizarte eta kulturaren arloko elkarteekin egingo den bilera: urriaren 4an, 19:00etan udaletxean.