Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2019ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari  azaroaren 30a baino lehen bidali behar dizkio.

Hortaz, 2019an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.

Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2018ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen,

EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.

Azaroaren 11n, igandea, bideoa grabatuko dugu Aiarako elkarteen eta banakakoen artean, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren aurka.

Hori dela eta, 12:00etan elkartuko gara Arespalditzan, Emakumeen Gelan, denon artean “Aske maite, aske bizi” esaldia osotu eta Emakumeen Gela barruan jartzeko.

Grabazioaren ostean, luntxa egongo da eta bertan dagoen erakusketa ikusteko aukera ere izango dugu, indarkeria matxistari buruzkoa.

Beraz, animatu eta parte hartu bideoaren grabazio bateratuan.

Urtero bezala, Aiarako Kuadrillak hainbat jarduera antolatu ditu Hondakinak Prebenitzeko eta Birziklatzeko Astearen harira. Jarduerak Aiarako Kuadrillako 5 udalerrietan egingo dira, azaroaren 16tik 30era.

Zehazki, aurten, Aiarako Kuadrillak Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak bultzatzen duten “Reciclar es lo nuestro/Birziklapenean jaioak gara” kanpainaren karpa jarriko du. Kanpainaren xedea birziklapena sustatzea da.

Karpa horretan, ingurumenaren arloko bi hezitzailek bertaratzen diren guztiei informazioa emango diete eta dituzten zalantzak argituko dituzte. Gainera, jolas eta tailer dibertigarrietan parte hartzera animatuko dituzte. Jolas ludiko eta berrerabiltze-tailer sinpleen bidez, beiraren edukiontzi berdera zer bota behar den berrikusiko dute. Karpa puzgarrira hurbiltzen diren 18 urtetik gorako guztiak ontzi baten barruan zenbat kortxo dauden asmatzen saiatu ahalko dira. Hurbiltzen diren eta parte hartzen duten pertsona guztien artean beirazko ontzietan gordetako tokiko produktuen otzara bat zozkatuko da.

AGENDA OSOA

Azaroak 16, ostirala

Amurrio: binilo, cd eta bigarren eskuko liburuen azoka solidarioa. Goizean, San Anton plazan.

Amurrion, 16:00etatik 20:00etara, Juan de Urrutia plazan: Ecovidrio, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak beiraren birziklatzea sustatzeko sortutako Reciclar es lo nuestro/Birziklapenean jaioak gara” kanpaina. Eguraldi txarra eginez gero, karpa San Anton plazan jarriko da.

Aiara: “Aiaraldeko konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata” izenekoaren lehen saioa, 18:00etatik 20:00etara, Arespalditzako Gizarte Zentroan. 15 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu azaroaren 15a baino lehen Aiarako Udalera.

 Azaroak 17, larunbata

Laudio: binilo, cd eta bigarren eskuko liburuen azoka solidarioa. Goizez eta arratsaldez, Zumalakarregi etorbidean, Herriko Plazatik hurbil.

Laudion, 10:30etik 14:30era, Araba eta Zumalakarregi kaleen inguruan: Ecovidrio, Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiak beiraren birziklatzea sustatzeko sortutako “Reciclar es lo nuestro/Birziklapenean jaioak gara” kanpaina. Eguraldi txarra eginez gero, karpa Aldai plazan jarriko da.

Artziniega: “Compostaje y agricultura ecológica: fundamentos de la agricultura ecológica y estrategias contra plagas” izeneko hitzaldia, 11:30etik 13:30era, Artziniegako udaletxeko osoko bilkuren aretoan. 50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu Artziniegako Udalera.

Azaroak 23, ostirala

Amurrion, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean: “Aiaraldeko konpost-egileen sareko konpostik onena aurkitzeko lehiaketa-kata” izenekoaren bigarren saioa. 15 pertsonentzako tokia. Aurretik izena emateko, deitu azaroaren 22a baino lehen Amurrioko Udalera.

Azaroak 24, larunbata.

Aiaran, 11:30etik 13:30era: “Aiara, berde eta garbi!” kanpainari buruzko informazio-standa. Bertan, zabor organikorako kitak banatuko dira, Padura kalearen ondoko pista gorrian.

Okondo: “Compostaje comunitario y economía circular” hitzaldi irekia, 11:30etik 13:30era, Okondoko eskolan.

Azaroak 30, ostirala.

Laudio: “Vermicompostaje: Conocer la práctica del vermicompostaje y taller para montar tu propio vermicompostado en casa” hitzaldi irekia, 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean. 50 pertsonentzako tokia. Aurrez izena emateko, deitu azaroaren 29a baino lehen Laudioko Udalera.

Aiara eskualdea dinamizatzeko, bertako erakusleihoak sustatzeko eta Aiarako merkataritza sektorearen irudia hobetzeko helburuarekin, AEKOk (Aiaraldeko
Enpreseen Koordinaziorako Federazioa) V. Aiarako Erakusleiho Lehiaketa antolatu du Aiarako Kuadrilla babesarekin.

Aiara Eskualdean kokatuta dagoen eta teknikoki balioztatu daitekeen erakusleiho duen merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu establezimendu bat baduzu, V. Aiarako Erakusleiho Lehiaketan parte hartu dezakezu.

Gaia librea izango da, baina establezimenduan normalean saltzen diren artikuluak edota produktuak agertu beharko dira. Erakusleihoak erakusgai egon beharko dira abenduaren 10etik 19ra bitartean. Parte-hartzaile bakoitzak erakusleihoaren argazki bat bidali beharko du Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora (epea abenduaren 11n bukatuko da).

Izena-ematea doan da eta honako sari hauek irabazteko aukera izango duzu:
· Lehenengo saria: 700 euro eta trofeoa
· Bigarren saria: 300 euro eta trofeoa
· Hirugarren saria: 150 euro eta trofeoa
· Bi trofeo: Bat Aiarako erakusleihorik onenarako eta bestea Okondoko erakusleihorik onenarako.

IZENA- EMATEA ETA OINARRIAK KONTSULTATU:

NON:
· Laudion: APILLen (Zumalakarregi, 33 1. eskuina). Tf: 946722801 eta 944030578 eta Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
· Amurrion: APYMCAn (Kultura etxean). Tf: 945891200 eta 670497108
· Artziniegan: AEMEn (Restaurante la Encina edo Regalos Artea)
· Aialan eta Okondon: ADRren bitartez (Maite: 945105226) edo Merkataritzako Bulego Teknikoak (946722801 eta 944030578)

- Lehiaketan parte-hartzeko, inskripzio orria bete beharko da establezimienduaren datuekin.

Izena emateko epea: Azaroaren 16a arte. Behin izena emanda, lehiaketaren bereizgarria emango dizugu zure erakusleihoan jartzeko. Horrez gain, Laudioko, Amurrioko eta Artziniegako merkataritza elkarteek euren erakusleihoa lehiaketa izango dute eta erakusleiho berberarekin parte hartu dezakezu.

Bases de concurso Lehiaketako oinarriak

Hoja de inscripcion izena emateko orria

Oro har jakinarazten da 2018ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

- HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)

- LANDA OHZ

- ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA.

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:- Hiri eta Landa OHZ: 2018ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.- Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2018ko abenduaren 1etik 31ra.

B.- Exekuzio-aldia: 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administraziopremiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.

B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:Kutxabank: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).Nire ordainketa online: Eusko Jaurlaritzaren ordainketa pasabidea, txartelarekin.Udaletxeko Bulegoetan.

3.- GOMENDIOAK: Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31