Familiei diru laguntza ematea, adingabeak aiarako udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateko.
Jakinarazten da adingabeak Airako Udalak eskaintzen ez dituen musika eta dantza jardueretara joateagatik, familientzako diru-laguntzak eskatzeko epea 2018ko irailaren 26tik urriaren 25era bitartekoa izango dela.
2017ko irailetik (hori barne) 2018ko ekainera bitartean (hori barne) eginiko jarduerak diruz lagunduko dira.
Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da: www.aiarakoudala.eus.
Hauek dira Artziniega, Amurrio eta Laudio, eta nola ez! Aiaraldeko txakolindegi desberdinak ezagutzeko antolatutako bisita desberdinak ...
Zure beharretara egokien moldatzen dena aukeratu eta gozatu gure lurraldeaz: :
Irailaren 20an, osteguna, Aiarako elkarteentzako prestakuntza tailerra antolatu da, irudi eta hizkera parekideei buruzkoa.
Arratsaldeko 18:00etan hasiko da Emakumeen Gelan, Arespalditzan
Tallerra praktikoa izango da eta elkarteen premietara egokitutakoa.
Gainera, aprobetxatuko da batzarra elkarteei ekintza bateratua proposatzeko, hain zuzen ere, bideoa grabatzea, berdintasunaren alde eta indarkeria matxistaren kontra.
Amurrio Bidean, Aiarako Kuadrillaren babesarekin eta Vital Fundazioaren finantzazioarekin data berriak antolatu ditu "Soluciones ágiles para pymes con prisas" ikastaroentzat.
Erantsitako hurrengo dokumentuan, Ostegun Digitalak lemapean diseinatutako eskaintza zehazten da. Oraingo honetan, interesatuek, eskainitako tailer bakoitzean izena emateko aukera izango dute.
Parte hartzeko beharrezko baldintzen artean, Amurrio Bidean-ek, Aiarako Kuadrillan erroldatutako eta lanean ari direnak lehentasuna izango dutela dio.
Informazio gehiagorako eta izena emateko:
Amurrio Bidean
Telefonoa 945 89 17 21
Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Datorren ostegunean, irailak 6, eguerdiko 12:00etan, Arespalditzako balio anitzeko aretoan bilera egingo da, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Departamenduak martxan jarri duen fruta-arbolen landaketak burutzeko dirulaguntza lerro berria azaltze aldera.
INFORMAZIO BILERA