Aiara eta Gorobel Mendilerroko Ermandadea NPBren laguntzak jasotzeko, 2019ko larreak ustiatzeko eskaeren datuak Arabako Foru Aldundiari azaroaren 30a baino lehen bidali behar dizkio.
Hortaz, 2019an Gorobel Mendilerroa mendian larreak ustiatzeko baimena eskatzeko interesa duten pertsona orori jakinarazten zaio eskaerak aurkezteko epea zabaldu dela.
Interesdunek Aiarako udaletxean aurkeztu beharko dute eskaera, 2018ko urriaren 24ko 14:00ak baino lehen,
EZ DA ESKAERARIK ONARTUKO EPE HORRETATIK KANPO.