Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak, EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuarekin batera, Saltokitik Enpresara programa martxan jarri du, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako ekimena zeinek, Euskadiko saltokietako arduradun edo jabeei euren saltokietako lehiakortasuna hobetzeko laguntza eskaintzen dion. Horretarako euren saltokietako kudeaketa hobetzeko teknikak eskaintzen zaizkie.
Interesaturik bazaude edo informazio gehiago beharko bazenu, bota iezaiozu begirada bat honako honi:
Izena emateko epea: otsailaren 27ra bitartean zabalik
Izena emateko modua:bete ezazu Inskripzio orria
Lekua: Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa
DOAKOA
Informazio gehiagorako:
Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa. Zumalakarregi etorbidea 33, 1 esk. (01400 Laudio/Llodio) 946722801 eta 944030578 telefonoak
Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue
Arespalditzako Kz Guneak martxoan zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:
Norbere erabilerarako google aplikazioak (40 ordu)
Ofimatika aurreratua (40 ordu)
Argazki ikututa GIMP erabiliz (40 ordu)
Android sistema operatiboa (40 ordu)
Dropbox (4 ordu)
Skype eta Hangouts bitartezko bideokonferentziak (20 ordu)
Helburua: laguntzak eskualdearentzat interesgarriak diren jarduerak eta programak antolatzeko, garatzeko eta gauzatzeko erabiliko dira. Jarduera horiek Kuadrilla osatzen duten bost udalerrietako edozeinetan egin beharko dira (Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega eta Okondo), edo, lurralde horretatik kanpo egiten badira, xede gisa izan behar dute Kuadrillaren eskualde-mailako interesa edo Kuadrilla bera sustatzea.
Eskaera egiteko azken eguna: 2019ko apirilaren 5a.
Onuradunak: jarduera sustatzen eta antolatzen duen norbanako edo kolektibo oro.
Laguntzen eskaera betetzeko baldintzak: informazio guztia Kuadrillaren webgunean ikusi eta/edo Kuadrillaren telefono-zenbakira deituta eska daiteke (945-399122). Horrez gain, udaletako iragarki-tauletan ere kontsulta daiteke, bertan baitaude laguntzak arautzen dituzten oinarriak.
Informazio gehiago:
http://www.araba.eus/botha/Boletines/2019/015/2019_015_00226_E.pdf
Beste dokumento batzuk: