Aiarako Udaletik, maiatzaren 17an, jarrera eta jokaera FGTBIfobo guztien kontra jarraituko dugula eta berdintasunaren eta aniztasunaren aldeko lanean jarraituko dugula adierazi nahi dugu.
Aniztasunaren aldeko kanpaina maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 28an amaituko da eta horren barruan, LGTBI+ errealitateen azterketa Arabako kuadrilletan eta Trebiñuko barrendegian dugu, Arabako Foru Aldundiak egindakoa.
Aazterlanaren helburu nagusia hau da: Arabako herrietako eta Trebiñuko enklabeko LGTBI kolektiboaren errealitatea ezagutzea, zeina hirigune handietako egoeraren oso bestelakoa baita.
Izan ere, azterlanak balio behar du beharrezkoak diren neurriak hartzeko eta Araba inklusiboago baterantz egiteko, ahaleginak bateratu ditzan, LGTBI kolektiboak gaur egun, oraindik, aurre egin behar dion diskriminazioari aurka egiteko eta eskubideak bermatzeko.
Interesatuei jakinarazten zaie Aiaran errodatutakoek EAEko udalerrietako udal kiroldegietako batean bazkide izateagatik ordaindu beharreko kuotak (banakakoak nahiz familiakoak) ordaintzeko familientzako laguntzak eskatzeko epea 2022ko maiatzaren 9tik ekainaren 8era bitartekoa izango dela.
2021ko urtarriletik abendura bitartean (biak barne) ordaindutako kuotak baino ez dira lagunduko diruz.
Oinarriak eta eskaera eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.
Interesdunek udal bulegoetan aurkeztu ahal izango dute eskabidea, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala) edo ezarritako gainerako bitartekoen bidez.
Jendaurrean jartzen da 2022ko maiatzaren 1etik ekainaren 15era arteko egun baliodunetan, biak barne, honako kontzeptuari dagozkion ordainagiriak borondateko epean ordaintzeko jarriko direla:
- Ibilgailuen gaineko udal zerga.
ORDAINTZEKO TOKIA ETA MODUA:
Adierazitako epean ordaintzen ez duten zergapekoek % 20ko gainkargua izango dute eta premiamendu bidez kobratzeko prozedura hasiko da.
Hau guztia jendaurrean jartzen da, orok jakin dezan.
Martxoaren 10ean herritarrekin saio parte-hartzailea eraman zen aurrera eta bertan
Aiarako erronkak eta beharrak identifikatu ziren, gero Planean txertatuko direnak.
Martxoaren 10eko saio parte-hartzaileaz gain, azken aste hauetan, Udaleko ordezkari politikoekin eta Administrazio Batzarretako ordezkariekin ere egin dira lan-saioak, datozen urteetan udalerriarentzat atzematen diren lan-ildo eta asmo nagusiak, erronkak eta lehentasunak biltzeko.
Oraindik zure ekarpena egin dezakezu!
Martxotik darama inkestak zabalik eta Apirilaren 11-rarte zuk ere parte hartu dezakezu! Martxoko Saraube aldizkarian atera zen paperean eta bertako orrialdea moztu eta betez
parte hartu dezakezu. Gainera badago aukera digitalki ere egiteko, ondorengo esteka sakatuta: https://forms.gle/REtxhymrBwrg3RncA
Inkestan parte hartzen duzuenon artean eskualdeko produktuez osaturiko saski bat zozketatuko du Udalak.
Zure ekarpenak beharrezkoak dira etorkizuneko Aiara nolakoa izango den definitzen laguntzeko!
Animatu parte-hartzera!
11.495 euroko inbertsioa duen proiektu garrantzitsu horri esker, 2007ko azken irisgarritasun-plana berritu ahal izango da, eraikin eta/edo zentro publikoek dituzten behar guztiekin.
Aiarako Udalak udalerriko Irisgarritasun Plana, 23 Administrazio Batzarrak barne, eguneratu du, 11.495 euroko idazketa-proiektuaren esleipenari esker. Irisgarritasunaren arloko aurrerapenak eta beharrak jasotzen zituen azken dokumentua 2007koa da, eta ordutik ez da Plan honen antzeko inbentario edo erregistro berririk egin, arlo horretako beharrak jasotzen dituena. Tresna honi esker, oztopo arkitektonikoak kentzeko jarduera-ildo nagusiak eman ahal izango zaizkio udalerriari, bai eta jarduketa berriak guztiontzako diseinuaren irizpidearen arabera egiteko jarraibideak ere.
Proiektu honek Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du.
MARTXOAREN 10EAN HERRITARREKIN SAIO PARTE-HARTZAILEA EGINGO DA AIARA 2030 PROIEKTUAREN BAITAN.
Zeintzuk dira etorkizuneko Aiara imajinatzen duzunean zure lehentasunak, kezkak eta interesak? Etorri eta jarri zure aletxoa, Martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan.
Joan den azaroan, Aiarako Udalak «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun» proiektua jarri zuen abian, 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituz. Prozesu honen helburua datozen urteetako udal-politika gidatuko duen Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana zehaztea da.
Horretarako, bilerak antolatu dira udalerriko funtsezko eragileekin, eta horien artean zu zeu, Aiarako herritarra. Datorren martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan egingo den herritarren parte-hartze saiora gonbidatzen zaitugu, etorkizuneko Aiarako zure lehentasunak, kezkak eta interesak zeintzuk diren konta diezaguzun.
Animatu parte-hartzera!