Telefonoa
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

* DEIALDIA

Jakinarazten da udal honek onetsi egin duela administrari plaza baten hautaketa‑prozesuaren deialdia, 2021eko enplegu‑eskaintza publikoari dagokiona.

Interesdunek hautaketa‑prozesuan parte hartzeko eskaera udal‑bulegoetan, egoitza elektronikoaren bidez (ziurtagiri digitala behar da) edo oinarrietan ezarritako bitartekoen bidez aurkez dezakete. Horretarako, dagokion eskaera‑inprimakia bete eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dute.

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 4ean amaituko da, egun hori barne.

Hautaketa‑prozesuaren deialdia arautu behar duten oinarriak eta eskera‑eredua Aiarako Udalaren bulegoetan eta Aiarako Udalaren webgunean (www.aiarakoudala.eus.) daude eskuragarri.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Administrari lanpostu baten prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2024ko uztailaren 10eko 77 zenbakian, argitaratu da Aiarako Udaleko administrari plaza bat txanda irekiko lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda.

Iragarkirako esteka

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Administrari lanpostu baten prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean, 2025ko urriaren 6eko 113 zenbakian, argitaratu da Aiarako Udaleko administrari plaza bat txanda irekiko lehiaketa-oposizio bidez betetzeko hautaketa-prozesuan onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda.

Lehenengo ariketaren data, ordua eta lekua adierazten dira.

Iragarkirako esteka

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Lehenengo ariketari buruzko informazioa 

Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialaren 113. zenbakian, 2025eko urriaren 6an, adierazi zen bezala, hautaketa-prozesuko lehen ariketa 2025eko abenduaren 12an izango da, 10:00etan, Luiaondoko pilotalekuan (La Torre kalea 20, Luiaondo, Araba).

Kokapena:

https://maps.app.goo.gl/rpmYEBGCJxCBfwv86

Gomendioak: 

  • Aldez aurretik joatea. Kontuan izan Luiaondoko frontoiaren ondoan ez dagoela aparkatzeko leku askorik, eta, ziurrenik, urrun samar dagoen leku batean aparkatu beharko dela.
  • Garraio publikoan hainbat aukera daude: Araba busa, Bizkaibusa edo Renfe. Luiaondoko Renferen geltokia 15 minutura dago oinez.
  • Identifikazio-agiri ofizial batekin joan behar da. (NAN edo gidabaimena).
  • Boligrafoa

Lehenengo ariketaren ezaugarriak 

Oinarrietan adierazten denaren arabera:

6.1.1. Lehen ariketa.

Nahitaezkoa eta baztertzailea izango da.

Oinarri hauei erantsitako gai-zerrendan ageri diren gaien inguruko 60 galderako test moduko proba bat egin beharko da, aukeran lau erantzun dituena, horietako bakarra zuzena delarik. Gainera, gutxienez, erreserbako bost galdera gehiago sartuko dira, hala badagokio, baliogabe­tutako balizko galderak ordezteko. Ariketa honetan, erantzun zuzen bakoitzari puntu 1 emango zaio, eta okerreko erantzun bakoitzari erantzun zuzenaren balioaren herena kenduko zaio (hau da, hiru galdera oker bakoitzeko, puntu bat kenduko da). Erantzun gabeko galderek eta erantzun bikoitzek ez dute zehapenik izango.

Horrela, zuzenean lor daitekeen gehieneko puntuazio 60koa izango da (proba hau gainditzeko, beharrezkoa izango da, gutxienez, 30 puntuko puntuazioa lortzea gutxienez), hau da, lehe­nengo ariketa honen balioespenaren heinean, azken puntuazioko 20 punturen baliokidea. Azken puntuazioan, gutxienez 10 puntu ateratzen ez dituzten izangaiak automatikoki kanporatuko dira. Hala eta guztiz ere, aurkeztutako izangaien ehuneko 40 gutxieneko puntuazio horretara iristen ez bada, gutxieneko puntuazioa izango da gainditutakoen ehuneko hori ematen duena.

Epaimahaiak ariketa hori egiteko emandako denbora zehaztuko du ariketa proposatzen duen unean, baina iraupena ezin izango da laurogeita hamar minututik gorakoa izan.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Lehenengo ariketa: galderak eta erantzunak.

A eredua

B eredua

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2025-12-16ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Lehenengo ariketaren behin-behineko kalifikazioak. Bigarren ariketaren data eta tokia.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2026-01-09ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Lehenengo ariketaren behin betiko kalifikazioak. Bigarren ariketaren data aldatzea.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Bigarren ariketa: galderak eta erantzunak.

A eredua

B eredua

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2026-02-17ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Bigarren ariketaren behin-behineko kalifikazioak. 

----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2026-03-03ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Bigarren ariketako behin betiko kalifikazioak. Hirugarren ariketaren epea.

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2026-04-14ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Hirugarren ariketako behin-behineko kalifikazioak. Laugarren ariketari buruzko informazioa.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2026-05-19ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Hirugarren ariketaren behin betiko kalifikazioak. Laugarren ekitaldiko behin-behineko kalifikazioak.

------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

2026-06-9ko bilera-epaimahaiaren erabakiak. Oposizio aldia amaitzea. Lehiaketa aldia

 

2026-05-29ko bilera-epaimahaiaren erabakiak.Laugarren ekitaldiko behin betiko kalifikazioak.

Irailaren 14an, Laia Aiaraldea jabekuntza eskolaren ikasturtea aurkeztu da Amurrion. Bertan izan dira aurtengo ekintzak antolatu dituztenak: Aiarako Kuadrilla, Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio, Orozko, Urduña eta Okondoko udal ordezkariak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun diputatua.
 
Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, topaketak, jardunaldi feministak, denetarik daude ikasturtean, Aiaraldeko emakumeek parte hartu dezaten. Beraz, animatu eta parte hartu Laia Aiaraldean!
 

Aiara 2030 Planaren definizioan egindako lanaren ondorioz, Aiarako Udalak udalerrian bizi diren pertsonen mugikortasuna diagnostikatzeko lanei ekin die. Asmoa da zerbitzuei buruzko informazioa indartzea, eta, horretarako, material eroso eta eguneragarriak sortzea. Material horiek markesinetan eta horretarako prestatutako gainerako informazio-euskarrietan instalatuko dira laster, eta, bestalde, partaidetza-prozesu garrantzitsua egingo da, gaur egun ase gabe dauden joan-etorrien beharrak bereziki ezagutzeko. Horretarako, parte hartzera gonbidatzen dira herritarrak, paperean edo modu telematikoan inkesta erantzutera: https://encuestas.ingartek.com/index.php/871433?lang=eu

Bi kasuetan inkestak aurkezteko epea ekainaren 9an amaituko da.

Paperezko inkestaren kasuan, Arespalditzako zein Luiaondoko edozein udal-bulegotan entregatu ahal izango da, bai eta horretarako prestatutako postontzietan ere. Hona hemen postontziak:

  • Luiaondo: Otueta Gizarte Etxea eta Malatoko karteldegiaren ondoan jarritako postontzia.
  • Izoria: elizaren ondoko karteldegiaren ondoan jarritako postontzia.
  • Kostera: Ibaizabaleko bidegurutzeko karteldegiaren ondoan jarritako postontzia.
  • Kexaontzia: bolatokitik gertu dagoen karteldegiaren ondoan jarritako postontzia

Parte hartzen duten pertsonen artean, interesa adierazten diguten guztietan, 10 BARIK txartelen zozketan parte hartuko dute, bakoitzak 5 euroko saldoarekin.

Animatu eta lagundu iezaguzu mugikortasun-eredu iraunkorrago baterantz egiten.

Deskargatzeko inkesta

Ezagutzen duzu betiON zerbitzua?

https://youtu.be/XLJJgqUTVXU

Bideo honetan ikus dezakezu zertan datzan zerbitzua. Kontsultarik edo zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan zure Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin.
Telefonoa: 945399013-683114555

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus