Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

MARTXOAREN 10EAN  HERRITARREKIN SAIO PARTE-HARTZAILEA EGINGO DA AIARA 2030 PROIEKTUAREN BAITAN.

Zeintzuk dira  etorkizuneko Aiara  imajinatzen duzunean zure lehentasunak, kezkak eta interesak? Etorri  eta jarri zure aletxoa,  Martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan.

Joan den azaroan, Aiarako Udalak «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun» proiektua jarri  zuen abian, 2030 Agendarekin eta Garapen Iraunkorreko Helburuekin konprometituz. Prozesu honen helburua datozen urteetako udal-politika gidatuko duen Tokiko 2030 Agendaren Ekintza Plana zehaztea da.

Horretarako, bilerak antolatu dira udalerriko funtsezko eragileekin, eta horien artean zu zeu, Aiarako herritarra. Datorren martxoaren 10ean, 18:30etan, Luiaondoko ludotekan egingo den herritarren parte-hartze saiora gonbidatzen zaitugu, etorkizuneko Aiarako zure lehentasunak, kezkak eta interesak zeintzuk diren konta diezaguzun.

Animatu parte-hartzera!

AIARA 2030. ETORKIZUNA ERAIKI DEZAGUN

Aiarako Udaletik, Nazio Batuen Erakundeak bultzatzen duen 2030 Agendarekin bat eta garapen jasangarriarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu «Aiara 2030. Etorkizuna eraiki dezagun” proiektua martxan jarriz.

2015eko irailean, Nazio Batuen Erakundeak 2030 Agenda abiarazi zuen, herrialde, eskualde eta udalerri guztietan Garapen Jasangarriko 17 Helburu lortzeko ibilbide-orri gisa.

Agenda hau, lehen aldiz, administrazioko maila guztiei eta era guztietako erakundeei zuzenduta dago. Enpresak, unibertsitateak, GKEak  eta hainbat sektoretako elkarteak

2030 Agenda bere egiten ari dira.

Aiarako Udala Udalsarea 2030eko (udalerri jasangarrien euskal sarea) kidea da,  eta dagoeneko ibilbide luzea du tokiko iraunkortasunaren arloan. Beste urrats bat eman eta garapen iraunkorrarekin dugun konpromisoa erakutsi nahi dugu, Aiara 2030 proiektua martxan jarriz.

Aiarak mugimendu global honen parte izan nahi du,  planetaren oparotasunean eta babesean aurrera egin nahi duten helburu komun batzuen alde, pertsonak erdigunean jarriz eta inor atzean utzi gabe.

PROZESUA

Aiaran proiektu hau aurrera eramateko fase desberdinetako proiektua prestatu dugu, era parte-hartzailean eta transbertsalki (udal teknikari eta politikari, administrazio batzar eta herritarrekin) landuko dena.

Hasierako fasean, Agenda 2030-aren aurkezpena egingo da.  Ondoren, gaur egungo egoeraren analisiari ekingo zaio, horretarako gaur egungo plan, ekintza, etab.-ak identifikatuko ditugu baita udalerriaren erronka nagusiak batu ere.

Horren ondoren, Aiara 2030 proiektuaren adierazpen estrategikoari ekingo zaio, identifikatutako erronkei erantzuna emango dieten ekintzak marraztu eta udalerriak eramango duen bidea eta helburuak definituko dira.

Amaitzeko, ekintzen diseinu zehatzari ekingo zaio eta hauek Aiara 2030 Ekintza

Planean jasoko dira.

DOKUMENTUAK ETA INTERESEKO INFORMAZIOA

Laguntzen hartzaileak:

-Arabako toki erakundeek, baldin eta 1.500 biztanle baino gutxiagoko herriguneak badituzte eta 20.000 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan badaude.

- Toki erakunde horietan bizi diren pertsona fisikoak. Birgaitu beharreko etxebizitzan erroldatuta eta bertan bizi beharko dute.

 

Eskaerak aurkezteko epea: 2021/11/30era arte edo aurrekontua agortu arte.

Informazioa eta eskaerak:

https://egoitza.araba.eus/eu/-/subvencion-rehabilitacion-viviendas

https://www.araba.eus/.../2021/124/2021_124_03575_E.pdf

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus