Telefonoa
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Kaixo,

Negozioa baduzu, autonomoa bazara edo Aiaraldean proiektu bat garatzen ari bazara, Aiaraldea Ekin 2026 programan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Tresna berriak ezagutzeko, esperientziak partekatzeko eta zure jarduera indartzen jarraitzeko diseinatutako ekimena da.

Aurten, prestakuntzaren ardatza adimen artifiziala (AA) izango da, zure lanean denbora aurrezten, eguneroko zereginak errazten eta kudeaketa hobetzen nola lagun zaitzakeen erakusteko.

Zer eskaintzen du programak?

✅ AAri buruzko 3 prestakuntza-jardunaldi praktiko:

  • AA zure negozioaren zerbitzura
  • Zure bezeroekin konektatzen duten edukiak sortu AArekin
  • Ideietatik ekintzara AArekin

✅ Banakako tutoretzak, zalantzak argitzeko eta ikasitakoa proiektu bakoitzaren beharretara egokitzeko.

✅ Aiaraldeako ekintzaileen topaketa, elkar ezagutzeko, esperientziak partekatzeko, harreman profesional berriak sortzeko eta lankidetza-aukerak aztertzeko gunea.

Programari etekin handiena ateratzeko, 3 prestakuntza-jardunaldietan parte hartzera animatzen zaitugu, baita amaierako Topaketan ere.

Izen-ematea zabalik dago.

Aiaraldea Ekin 2026 programa Amurrio Bidean, ADR Zabaia eta Laudio Hazi erakundeek antolatzen dute, Aiaraldeako Kuadrillaren bidez eta Vital Fundazioaren laguntzarekin.

Animatu eta parte hartu!

Interesatu guztiei jakinarazten zaie 2026 urteko errotulazioan euskara sartzeagatiko Udal Dirulaguntzak eskatzeko epea 2026eko urriaren 31tik 2026ko azaroaren 30ra bitartekoa izango dela (biak barne).

Oinarri arautzaileak 2026/10/30eko ALHAOn argitaratu dira.

Aiarako udalerrian kokatutako merkataritza eta ostalaritza establezimenduei eta zerbitzu enpresei 2026ean dirulaguntzak emateko emango zaizkie, indarrean dagoen deialdian (2026) egindako errotulazio lan berrietan euskara txertatzeagatik. Jarduketa 2026eko abenduaren 31 baino lehen egin behar da.  

Eskaerak, eskatutako dokumentazioarekin batera, eskabide normalizatuan aurkeztu beharko dira. Udalak emango du eskabide hori eta gainera, Aiarako Udalaren webgunean ere eskuratu ahal izango da.

2026ko uztailaren 23an amaitu ziren «Luiaondoko kirol-pistako babes-markesina eta fatxaden itxitura partziala» egiteko lanak.

Proiektu hau bi dirulaguntzaren kargura finantzatu da:

  • Arabako Foru Aldundiaren 2022-2023ko Obra eta Zerbitzuen Foru Plana, 249.867,97 euroko zenbatekoarekin.
  • Eusko Jaurlaritzaren EREIN laguntza-programa (LEADER 2024), 199.999,00 euroko zenbatekoarekin.

Oro har jakinarazten da 2026ko azaroaren 1etik abenduaren 31ra bitartean honako hauei dagozkien ordainagiriak kobratuko direla:

  • HIRI OHZ: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)
  • LANDA OHZ.
  • JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA.
  • ZABORRAK BILTZEAGATIKO TASA: bigarren ordainketa (ordainagiriaren % 50)

1.- ORDAINTZEKO EPEA:

A.- Borondatezko aldia:

  • Hiri eta Landa OHZ: 2026ko azaroaren 1etik abenduaren 15era.
  • Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 2026ko abenduaren 1etik 31ra.
  • Zaborrak biltzeko zerbitzuagatiko tasa: 2026ko abenduaren 1etik 31ra.

B.- Exekuzio-aldia: 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera. Administrazio

premiamenduko prozedura exekutiboa hasiko da, dagozkion gainkarga, atzerapen-interes eta, bidezkoa bada, kostuekin, bat etorriz Arabako Zergei buruzko otsailaren 28ko 6/2005 Foru Arauan ezarritakoarekin.

 2.- ORDAINTZEKO LEKUA ETA MODUA:

  1. A) Banku-erakundeetan helbideratutako ordainketak:

            Ordainketa aurreko urteetan helbideratuta zutenek ez dute inolako izapiderik egin beharko, bankuko helbideratzearen kontua mantentzen badute. Udala arduratuko da ordainketa izapidetzeaz.

  1. B) Helbideratu gabeko ordainagiriak:

                              Kutxabank eta Rural Kutxa: Kutxazainetan, txartelarekin edo libretarekin. Urruneko bandkaren bidez. Bulegoko leihatilan (ordutegiaren arabera).

                        Nire ordaindu:”nire ordainketa” ordainketa pasabidean; (www.aiarakoudala.eus),txartela erabiliz..

                        Udaletxeko Bulegoetan.

  3.- GOMENDIOAK:

            Altak, bankuko helbideratzeak eta helbideratze-aldaketak, ondoz ondoko jakinarazpenen ondoreetarako, Ayala-Aiarako Udalaren bulegoetan izapidetu behar dira.

            Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Patxita Etxea hurrengo irailaren 15an  irekiko da honako erabilera hauetarako: 

  • Co-working-a
  • Ikasteko

Interesdunek abuztuaren 24tik aurrera aurkeztu beharko dute erabilera-baimenaren eskaera udal-bulegoetan edo egoitza elektronikoaren bidez. Eskabide-eredua udal-bulegoetan edo udalaren web orrian  www.aiarakoudala.eus   dago eskuragarri

Telefono bidezko aplikazio bidez sartu ahal izango da, udalak baimena eman ondoren. 

Aplikazio hori pertsonala izango da, eta lortu duenari bakarrik emango dio espazioaren erabilera. 

Adinez nagusia eta Aiaran erroldatua izan behar da. 16-18 urte bitarteko pertsonek gurasoen baimena beharko dute.


Ordutegia, oraingoz, goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara izango da.

Autoz joaten denak aparkaleku egokituan aparkatu beharko du Gizarte Zentroaren aurrean,  lehentasuna ematen baitzaie kontsultategira joaten direnei.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Posta elektronikoa
info@aiarakoudala.eus