Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

2020ko apirilaren 5an Eusko Legebiltzarreko hauteskundean erabiliko den Hauteskunde-Zentsua jendaurrera azaltzen da, nahi duen orok aztertu eta barruan edo kanpoan egoteagatik zein datuak zuzentzeagatik administrazio-erreklazioak aurkezteko aukera izan dezan.

 ZENTSUA AZTERTZEKO TOKIA:

Arespalditzako  Eleiza auzoan. 3 dauden Udal  bulegoak, 09:00etatik 14:00etara ordutegian.

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:

Otsailaren 17tik 24ra,  biak barne.

***********************************************************************************************************************************

HAUTESKUNDE MAHAI ETA TOKIAK

ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEKO EPEA:

Otsailaren 18tik 23ra egunen artean, biak barne.             

Jakinarazten dizuegu dagoeneko erabilgarri dagoela telefono mugikorretarako APP bat, Aiarako Kuadrillan hondakinei buruzko gorabeherak bidaltzeko aukera ematen duena. Aplikazio hori Play Storetik deskarga daiteke, "Linea Berdea: gorabeheren komunikazioa" izenarekin (https://play.google.com/store/apps/details? Id = lineaVerde. APP). 

Bertan, estatu mailako beste askoren artean, Kuadrilla osatzen duten udalerrietako edozein aukeratu ahal izango dugu. Gorabehera nondik bidali nahi dugun aukeratu beharko dugu, edo tresnak gordailuan uzteko abisua utzi.

Beste abisu bat erregistratzeko, "Gorabehera berria" atala sakatu besterik ez dugu egin behar. Bertan, utzi nahi dugun abisuaren tipologia aukeratu ahal izango dugu. Behin aukeratuta, kokaleku bat eskatuko digu, egungoa (GPSa aktibatuta badugu) edo maparen gainean beste edozein kokapen aukera dezakegu, maparen gainean segundo batzuk sakatuta mantenduz. Gainera, tresnak diren edo antzemandako gorabeheraren argazki bat eransteko aukera emango digu.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu 900 101 476 doako telefonoan ere abisu handiak eman daitezkeela, bai eta bestelako gorabeheren berri ere. Telefono horrek duela egun batzuetatik telefono bidezko arreta pertsonala eskaintzen du, astelehenetik ostegunera 9: 00etatik 17: 00etara eta ostiraletan 9: 00etatik 14: 00etara. Ordutegi horretatik kanpo erantzungailu automatikoaren zerbitzua egongo da.

Datorren OTSAILAREN 9an Etxaurren ikastolako XXX. krosa egingo da. Guraso Elkarteak antolatutako krosean parte hartu ahal dute gure umeek, jaio diren urtearen arabera, zenbait kategoriatan. Begiratu beheko koadroan eta anima ezazu seme-alaba, lagunak, auzokideak,… parte hartzera.

           

MAILAK

Categoría

JAIOTZE URTEA

Año nacimiento

DISTANTZIA

Distancia

ORDUA

Hora

BIRAK

Vueltas

 NESKA KOSKORRAK

Infantil femenino

2006 / 2007

2200m

11:00etan

2 bira/ 2 vueltas “A” zirkuitoari +

  bira 1 vuelta “B” zirkuitoari

MUTIL KOSKORRAK

Infantil masculino

2006 / 2007

3600m

11:15etan

 4 bira/ 4 vueltas “A” zirkuitoari

KUMEA NESKAK

Alevín femenino

2008 / 2009

1800m

11:35etan

2 bira/ 2 vueltas  “A” zirkuitoari

KUMEA MUTILAK

Alevín masculino

2008 / 2009

1800m

11:45etan

ESKOLA NESKAK

Benjamín femenino

2010 / 2011

1300m

12:00etan

bira 1 vuelta  “A” zirkuitoari 

+

bira 1 vuelta “B” zirkuitoari

ESKOLA MUTILAK

Benjamín masculino

2010 / 2011

1300m

12:10etan

         

Bestalde, euskara eta kirola bultzatzeko eta gure ikastola balioan ipintzeko helburuekin V._Etxaurren Ikastola Herri Lasterketa antolatu dugu aurten, adin guztiei irekia. Korrika, oinez zein dantzan gurasoak, izeko-osabak, aitite-amamak, haurrak, lagunak, herriko talde eta elkarteak… gonbidatu nahi ditugu parte hartzera, gurea delako, gu guztiona.

 Bi txandatan egingo dugu: lehenengoa, ibilbide laburrekoa, parte hartzaile guztientzat baina batez ere txikienei bideratuta. 400 metro ipini dugu baina gutxi gorabeherakoa da, norberak aukeratuko du ibilbide osoa egin edo nahi edota ahal duena egiten duen. Edozein kasutan, kontuz ibiltzeko eskatzen dizuegu eta lasterketan txikienen abiadurara egokitu, istripuak ekiditeko.

Bigarren txanda nagusientzat izango da, 3,600m.

IZEN-EMATEA: Egun berean 10:00etatik aurrera 

SISIK ETA GARTZUK

Adin  guztiak

400 m

12:25ean

bira 1 vuelta “B” zirkuitoari

HELDUAK

Adult@s

3600 m

12:40ean

4 bira/ 4 vueltas “A” zirkuitoari

 Ordutegia gutxi gorabeherakoa da, eta eguraldiaren arabera aldatu ahal izango da.

Irteerak aurreko frogak amaitzen diren heinean izango dira.

 

Jakinarazten da tailerretako eta ikastaroetako bigarren lauhilekoan parte hartzeko plazoan aurkeztu diren eskabide guztiak onartu direla, Zunba 4 ikastarokoak izan ezik. Luiaondon 9:30etatik 10:30etara ematekoa zen ikastaro hau aurrera eramateko eskariak ez dira gutxiengora heldu.

Argitaratu genuen Euskal Dantza ikastaroaren tarifaren zenbatekoa okerra da, zuzena honako hau da:

  • Tarifa arrunta: 21,00 €
  • Tarifa murriztua: 16,80 €

Gogoan izan bigarren lauhilabeteko ikastaro eta tailerren hasiera otsailaren 1etik aurrera izango dela.

Kurtso guztiek urtarrileko azken astean bukatzen dute lehen lauhilekoa, 27tik 31ra, taekwondo eta irristatze kurtsoek urtarrilaren 25ean bukatzen diren bitartean.

Bigarren lauhilekoa otsailaren 1ean hasten da Taekwondo eta irristatze kurtsoen kasuan, eta 3an gainontzeko jardueretan.

Bigarren lauhilekoaren eta 2020ko kurtsoaren amaiera maiatzeko azken astean izango dira.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31