Jakinarazten da tailerretako eta ikastaroetako bigarren lauhilekoan parte hartzeko plazoan aurkeztu diren eskabide guztiak onartu direla, Zunba 4 ikastarokoak izan ezik. Luiaondon 9:30etatik 10:30etara ematekoa zen ikastaro hau aurrera eramateko eskariak ez dira gutxiengora heldu.
Argitaratu genuen Euskal Dantza ikastaroaren tarifaren zenbatekoa okerra da, zuzena honako hau da:
- Tarifa arrunta: 21,00 €
- Tarifa murriztua: 16,80 €
Gogoan izan bigarren lauhilabeteko ikastaro eta tailerren hasiera otsailaren 1etik aurrera izango dela.