Zentroetan formakuntza-jarduera eten ondoren eta Covid-19ko epidemia geldiarazteko hartutako segurtasun-neurrien ondorioz mugikortasuna murriztu ondoren, KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko.
Hala, KZguneak euskal herritarren zalantza teknologikoak argitzeko sistema bat modelatu du, zentroetan fisikoki egotea eskatzen ez duten baina zerbitzu hori behar duten erabiltzaileek erabiltzeko errazak diren kanalen bidez. Beraz, arreta telefonoz edota posta elektronikoaren bidez izango da.
Hainbat bide daude zabalik euskarri honen bidez, eta horietako bat Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak irakaskuntza-jarduerarekin %100ean online jarraitzeko hartutako erabakiarekin lotuta dago.
Era berean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiei (IKT) buruzko edozein zalantza argitzeko laguntza behar duen edonork telefonoz edo posta elektronikoz egin dezake kontsulta. Zehazki, KZguneak funtsezkoa ikusten du laguntza ematea online erosketetan, banku-izapideetan, Osasun-karpeta sarbidean, Osakidetzako aplikazioen maneiluan eta abarretan laguntza behar duten kolektiboei, batez ere adinekoei, eta eragiketa horiek, orain bai ala bai, etxetik egin behar dira eta ez dakite ondo funtzionatzen. Adinekoen egoitzek behar duten babesa ere eman genezake senideen eta egoiliarren artean bideokonferentziak egiteko.
Horregatik, era horretako kontsultetarako, erabiltzaileek gure kanalak -telefonoa eta posta elektronikoa- erabil ditzakete, eta zalantzak argitzen lagunduko diegu. KZguneen ordutegiak eta harremanetarako modua hemen kontsulta daitezke.
Ezerk ez dezala zure sormena mugatu.
Hontzuria Argazki Elkartetik egoera historiko hau gainditu eta gero Luiaondoko Otueta gizarte zentroan ikusgai jarriko den erakusketa kolektibo batean parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Parte hartzeko, egun hauetan zehar zuen etxeko alderik bitxi eta estetikoena erakusten duten argazki artistikoak egitera animatzen zaituztegu. Besteak beste, bodegoiak, loreak, erreflexuen argazkiak, objektuek sortutako itzalak, erretratuak, autorretratuak edo bururatzen zaizuna izan daitezke.
Epea Maiatzaren 30ean bukatuko da (egoera lehenago konpontzea espero dugu) eta aste kulturalean zein Madalenako jaietan (ahal bada) erakusketa jarri eta gozatzea ondo legoke.
Nahi bezainbeste argazki bidali ahal izango duzue Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikora, zuen izena eta abizena adierazita.
Inspirazio gisa, argazki mota hau egin zuten argazkilari handien lana ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.