Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren astelehenean, martxoak 25, 09:00etatik 10:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.

Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8) 

Informazio gehiagorako  Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila

Klima Aldaketaren aurkako astearen barruan –Asteklima,eta datozen hiru hileetan Aiarako Udalak ibilgailu elektrikohau probatzeko aukera ematendizu, galduko duzu?

Ibilgailua eskuragarri egongo da astelehenetan Luiaondon9:00tatik-12:00etara eta ostiraletan Arespalditzan 9:00tatik-14:00tara.

Aldez Aldezaurretik eska ezazu txanda Luiaondo edota Arespalditzako udal bulegoetan.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak, EUSKALIT-Kudeaketa Aurreratuarekin batera, Saltokitik Enpresara programa martxan jarri du, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Zuzendaritzak erabat diruz lagundutako ekimena zeinek, Euskadiko saltokietako arduradun edo jabeei euren saltokietako lehiakortasuna hobetzeko laguntza eskaintzen dion. Horretarako euren saltokietako kudeaketa hobetzeko teknikak eskaintzen zaizkie.

Interesaturik bazaude edo informazio gehiago beharko bazenu, bota iezaiozu begirada bat honako honi:

Izena emateko epea: otsailaren 27ra bitartean zabalik

Izena emateko modua:bete ezazu Inskripzio orria

Lekua: Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa

DOAKOA

Informazio gehiagorako:

Laudioko Merkataritza Bulego Teknikoa. Zumalakarregi etorbidea 33, 1 esk.  (01400 Laudio/Llodio)  946722801 eta 944030578 telefonoak

Informazio liburuxka

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Otsailaren 18tik 24ra bitarteko heziketa eskaintza

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31