Arabako Foru Aldundiak adostu berri du, merkataritza hobetzeko inbertsioak egiteko laguntza lerroaren 2019ko ekitaldirako deialdia.
Informazio gehiagorako dekretua erantsita: Link
Aiarako Udalak udalekua antolatu du 2019ko ekainaren
25etik 28ra Donostiako Ondarreta aterpetxean (24 plaza gehienez)
Programa hau 2005-2012 urteen artean (biak barne) jaiotako umeei zuzenduta dago. Aiara Udalerrian erroldatutako parte-hartzaileek lehentasuna izango dute, eta plazak inskripzio-hurrenkeraren arabera gordeko dira. Halaber, pertsona arduradunak Udalarekin dituen zerga-obligazio guztiak ordainduta izan beharko ditu.
Aiara Udalerrian ez erroldatuak hasiera batean erreserbako zerrendan inskribatuak izango dira, eta maiatzaren 20an, astelehena, tfnoz. deituko zaie plazarik baduten ala ez informatzeko, eta plaza dutenen kasuan, onartzen duten ala ez jakiteko.
Inskripzio epea: apirilak 23 – maiatzak 17 (biak barne).
Prezioak:
- Aiaran erroldatuak: 100,00 € umeko
- Ez erroldatuak: 120,00 € umeko
Bi epetan ordaintzeko aukera:
- Matrikularen %50: maiatzak 21 - 22 artean.
- Matrikularen %50: ekainak 6 - 7 artean.
Udalak plaza baieztatu zaien inskribatu guztiei dogokien kopurua kobratuko die dagokion epean, izena emateko orrian jarritako kontu-zenbakitik. Epe bakarreko kobraketa maiatzaren 21etik 22ra egingo da. Behin kobratuta, ez da dirua itzuliko, salbu eta behar bezala justifikaturiko ezohiko arrazoiren batek udalekura joatea eragotziko balu.
Egonaldia egiteko, gutxienez 20 ume beharko dira guztira, eta 12 ume gutxienez Aiaran erroldatuak egon beharko dute.
Izena emateko modua
1.- Bete www.aiarakoudala.eus helbidetik jaitsi ahalko duzun inskrip.-orria: edo eskatu Udaletxean (945 39 90 13) edo Luiaondoko bulegoan (ordut.:astelehenetan 8,30etatik 12,00etara, eta asteazkenetan 12,00etatik
15,00etara).
2.- Bete ondoren, bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emailera, edo entregatu Udaletxean edo Luiaondoko bulegoan, umearen osasun-txartelaren kopiarekin batera.
Datorren astelehenean, maiatzak 6, 09:00etatik 10:45 arte hezitzaile bat Kuadrillako eraikineko beheko solairuan kokatutako ordenadoreen gelara hurbilduko da, informatikaren inguruko zalantzak argitu edo ordenadorean ibiltzeko grina duten pertsonak artatzeko.
Horren inguruan eta informatikaren munduan sakondu nahi duten guztientzat, jakizue Amurrioko KZ Guneak, Aiara udalerritik hurbilen dagoen zentroak, ateak irekita dituela astegunero, 16:00etatik 20:00etara, Kultura Etxeko lehen solairuan (Landako 8)
Informazio gehiagorako Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. emaila
Zabaia Landa Garapen Elkarteak, Ekin Consultoresen laguntzarekin landare osasunerako produktuak aplikatzeko karneta eskuratzeko oinarrizko ikastaroa eskainiko du.
Ikastaroaren inguruko zehaztapenak honako hauek dira:
Telefonoak: 660366592 / 687761480
Maila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Udal honetako Gizarte eta Osasuna, Berdintasuna eta Inmigrazioa Batzordeak maiatzaren 05ean, igandean, "Ibarrondo Jatetxean", “Aiarako Adinekoen Eguna” ospatzeko egingo diren ekitaldietan eta bazkarian interesik duzuen 65 urtetik gorako eta Udalerrian erroldaturik zaudeten pertsona guztioi jakinarazi nahi dizuegu, Udal bulegoetara etorri behar duzuela, izena ematera eta gonbidapenak hartzera.
Arespalditza: Astelehenatik ostilarera 09:00-14:00
Luiaondo: Astelehena 09:00-12:00
Asteazkena 12:00-15:00
IZENA EMATEKO EPEA: Apirilaren 26 arte.