Katastro- eta balorazio-zerbitzuaren jardueraren ardatza da higiezinen katastroa kudeatzea eta landa- zein hiri-izaerako ondasun higiezinak baloratzea.
Katastroan landa- eta hiri-izaerako ondasun higiezinei buruzko hainbat datu eta deskripzio ageri dira, hala nola: azalerak, kokapena, mugak, labore edo aprobetxamenduak, kalitateak, balioak eta gainerako alderdi fisiko, ekonomiko eta juridikoak, lurralde-jabetza ezagutzera ematen dutenak eta hori definitzen dutenak, alderdi eta erabilera desberdinei dagokienez.
Ondasun higiezinen balorazioa dela eta, urtero onetsitako merkatu-azterlanak oinarri hartuta ezartzen dira balorazio-arau teknikoak eta lurzoruaren balioaren esparru-koadroa, zehazte aldera hiri- eta landa-izaerako ondasun higiezinen balioa.
IZAPIDEAK
- Katastroaren kontsulta
Izapide hau edonork egin dezake, eta katastroan dauden planoak edo bestelako datuak emango zaizkio, titulartasuna izan ezik, datuen babesari buruzko legeak babesten duelako. - Katastroko ziurtagiriak igortzea
- Ondasun higiezinei buruzko ziurtagiria.
Udalak emandako ziurtagiria da. Bertan, udalerriko katastroan eskatzailearen izenean dauden ondasun higiezin guztiak agertzen dira.
Lekua: Aiarako Udala.
Pertsona eskatzailea: ondasun higiezinen titularra edo horrek behar bezala baimendutako pertsona.
Dokumentazioa: Titularraren NANaren eta pertsona baimendunaren fotokopia, halakorik badago. - Ondasun higiezinen ziurtagiri deskriptiboa eta grafikoa
Arabako Foru Aldundiak emandako ziurtagiria da. Bertan agertzen dira eskatzen diren ondasun higiezinen datu deskriptiboak eta grafikoak.
Lekua: Arabako Foru Aldundia
Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Arabako Foru Aldundira.
- Ondasun higiezinei buruzko ziurtagiria.
- Titulartasuna aldatzeko eskaera
Higiezin batean egiten den edozein titulartasun-aldaketa, izan eskualdatzeengatik, jaraunspenengatik, dohaintzengatik, epaitegietako epaiengatik…
Lekua: Aiarako Udala.
Eguna: Ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.
Pertsona eskatzailea: ondasun higiezinen titular edo horrek behar bezala baimendutako pertsona.
Dokumentazioa:- Titular berrien NANaren fotokopia.
- Titulartasun-aldaketa egiaztatzen duen dokumentazioa: eskritura publikoa, epaitegietako epaia edo hori egiaztatzen duen beste edozein dokumentu.
- Erreklamazioak
Katastroan dauden datuei buruzko erreklamazioak: titulartasuna, partzela mugatzea, metroak edo beste edozein datu.
Lekua: Aiarako Udala.
Eguna: ostiraletan 09:00etatik 14:00etara.
Pertsona eskatzailea: ondasun higiezinen titularra edo horrek behar bezala baimendutako pertsona.
Dokumentazioa:- Titularraren NANaren fotokopia.
- Erreklamatutakoa egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Eskritura publikoa edo epaitegiaren epaia, titulartasun-akatsak badaude.
- UTM koordenadak dituen plano topografikoa, mugakideek sinatutakoa. Halaber, mugakideen NANaren fotokopia, lursaila mugatzean egindako akatsetarako.
KATASTROKO TEKNIKARIA: Kontsultak, izapideak, aldaketak, erreklamazioak...
Helbidea: La iglesia auzoa 3, Arespalditza
Ordutegia: Ostiraletan 09:00etatik 14:00etara
Telefonoa: 945 399 013
UDAL BULEGOAK: Eskaerak eta dokumentazioa aurkeztea. Ondasun higiezinen ziurtagiria ematea.
Helbidea:
Arespalditzako bulegoa: La Iglesia auzoa 3
Luiaondoko bulegoa: La Torre auzoa 27, behealdea
Ordutegia:
Arespalditzako bulegoa: Astelehenetik ostiralera 09:00etatik - 14:00etara
Luiaondoko bulegoa:(Astelehenetan: 09:00etatik - 12:00etara) eta (Asteazkenetan: 12:00etatik - 15:00etara).
Telefonoa:
Arespalditza: 945 39 90 13 - Fax zenbakia: 945 39 93 31
Luiaondo: 945 39 33 32
E-posta: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.