Etxaurren Ikastola
Hezkuntza
Adin bakoitzari egokitutako gelak eta lekuak (jantokia, lo-kuluxkarako lekua eta 2 urteko umeentzako psikomotrizitateko gela). Metodologia aktiboa erabiltzen da ikasle bakoitzaren erritmoa eta interesak aintzat hartuz. Ingelesa 4 urtetik aurrera ikasten dute.
Ikastetxeak laguntza psikopedagogikorako berezko baliabideak dauzka (psikologoa, pedagogoa eta logopeda) eta hezkuntzarako laguntzaileak ere bai. Jarduera osagarriak: igerilekuak, egonaldiak aterpetxeetan, txangoak, zinea... Parte hartzea jai herrikoetan: Olentzero, Agate Deuna, Inauteriak. Tutoretzako zerbitzua, gurasoekiko harreman estua.
Zerbitzu eta jarduera osagarriak
Jantokiko zerbitzuak. Ikastetxeak sukaldea du, eta bertan era askotako menu orekatuak prestatzen dituzte. Beharrezkoa denean, sendagileak agindutakoaren araberako janariak prestatzen dituzte. Eskolako komunitateak erabaki dezake zein menu prestatuko diren.
Garraio zerbitzua inguruan bizi diren ikasle guztientzat.
Berezko talde psikopedagogikoa.
Hezkuntzako ekintza osagarriak , gure kurrikuluan txertatuak: aterpetxe egonaldiak, igeriketa ikastaroak, zinema, antzerkia, museoak, ikasgaiei lotutako ikustaldiak, txangoak...
Eskolaz kanpoko ekintzak: informatika, dantzak, abesbatza, kirolak.... Horretaz gain, haurtzaindegi zerbitzua dago 0-2 urteko umeentzat.
Helbidea: Ibaguen auzoa 1, 01477 Zuhatza-Aiara (Araba)
Telefonoa/Faxa: 945 187 000 / Faxa: 945 399 343
Web horria: www.etxaurren.ikastetxea.net
Etxaurren Aiarako Haurreskola
Matrikulazioa: Hiru epeetan egiten da: lehenengoa maiatzean, umeak irailean hasteko haurreskolan. Bigarrena irailean, umeak azaroan, abenduan eta urtarrilean hasteko. Eta hirugarrena eta azkena urtarrilean, martxotik aurrera hasteko.
Haurreskolan bi gela daude, bat sehaskako umeentzat (guztira zortzi ume egon daitezke), eta bestea urte bateko umeentzat (guztira hamahiru umeentzako tokia dago).
Haurreskolan umeei bazkaria eta askaria ematen zaie, beti etxetik ekarrita, eta bertan sehaskak eta oheak daude umeak lo-kuluxka egiteko.
Haurreskolako helburu nagusia familiei hezkuntza eta laguntza zerbitzua ematea da, 0 urtetik 2 urtera bitarteko haurren zainketa osoa eta hezkuntza kontuan hartuko dituena, haurren gaitasun fisiko, afektibo, sozial eta intelektual guztiak behar bezala garatzeko. Umeen garapenean haurreskola eta etxekoen arteko harremana ezinbesteko denez, eguneroko bat erabiltzen dugu egunero etxetik haurreskolara eta haurreskolatik etxera joaten da, eta leku bakoitzean umea nola egon den, zerbait gertatu den… idazten da.
Ordutegia: Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 18:30etara.
Egutegia: Urtero zehazten da baina 212 egun egoten da irekita. Abuztuan itxita egoten da.
Telefonoa: 945 187 000
Hizkuntza: Haurreskolan erabiltzen den hizkuntza Euskara da.