Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Datorren OTSAILAREN 10an Etxaurren ikastolako XXIX. krosa egingo da. Guraso Elkarteakantolatutako krosean parte hartu ahal dute gure umeek, jaio diren urtearen arabera, zenbaitkategoriatan.

+ Informazioa

Zuengana jotzen dugu jakinarazteko, ikastetxeetan 2019-2020 ikasturterako izena emateko epea laster hasiko dela eta Udalak Etxaurren Ikastolaren aldeko apustua egiten duela honako arrazoi hauengatik:

  • Ikastetxe publiko eredugarria da, hezkuntza euskaraz, D ereduan, eskaintzen duena; izan ere, hori da gure udalerriko hizkuntza eredua gaur egun.
  • Ume bakoitzaren neurrira irakasten du kalitate handiz. Metodologia aktiboa du ikasleen gaitasunak sustatzeko, hasiera-hasieratik autonomoak izaten lagunduz.
  • Ikastetxea leku zoragarrian dago, inguruan dituen paisaia eta naturaren aberastasunari dagokionez. Horrek ingurumeneko inplikazioa areagotzen du.

      Horregatik guztiagatik animatu nahi zaituztegu zuen seme-alabak Etxaurren ikastolara eramatera.

Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiago jasotzeko, deitu ikastolara bertara (945 18 70 00), atsegin handiz erantzungo dizuete.

**Balmasedako KZgunetik, datorren otsailean Arespalditzako Kzgunean hezitzailearen bisitarik izango ez dela jakinarazten digute**

 

Arespalditzako Kz Guneak otsailean zehar urruneko formazioa eskainiko du. Hurrengo hau da eskaintza horren nondik norakoak:

  • Otsailaren 4tik martxoaren 6ra bitartean: 

App inventor. Sortu zure APPak (40ordu)

Norbere erabilerarako Google aplikazioak (40ordu)

Ofimatika orokorra (40ordu)

Sare sozialak (40ordu)

 

  • Urtarrilaren 18tik 27ra bitartean: 

Dropbox (4 ordu)

Hurrengo link honetan Amurrio Bidean agentziak martxan jarritako heziketa eskaintzaren inguruko informazioa eskura duzue

Urtarrilaren 9tik 13ra bitarteko heziketa eskaintza

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31