Gaurtik aurrera LAUDIOKO GARBIGUNEAK herritar guztiei emango diela arreta jakinarazten zaizue. Nolanahi ere, osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira eremu horretan, eta zerbitzua ematen duten langileen jarraibideak bete beharko dira.
Era berean, Arabako Foru Aldundiak kudeatzen duen Amurrioko Garbiguneak ere gaurtik aurrera ateak irekiko dizkie partikularrei.