Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

HIRIGINTZA

4.06.- JARDUERA SAILKATUAREN AURRETIAZKO JAKINARAZPENA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I.D. eranskinean jasotako jarduera edo instalazio publiko edo pribatu bat martxan jartzeko, handitzeko edo eraberritzeko ahalmena ematen duen aurretiazko jakinarazpena.

Nork eska dezake?

Interesdunak edo haren legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "4.03 Aurretiazko lizentzia behar duten jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena" (JSAJ)” inprimakia, behar bezala beteta.

-        Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, Ordezkaritza-idatzia".

-          Agiri tekniko espezifikoak:

 a) Eskumeneko teknikariak idatzi eta sinatutako agiri teknikoak, paperean eta euskarri digitalean, neurri zuzentzaileen proposamena jasoko dutenak. Gutxienez, honako hauek izango dira:

    • Jardueraren eta jardueraren garapenerako ezarritako neurrien txosten deskribatzailea eta ingurumen-txostena.

      - Lokalaren deskribapena, azalera (erabilgarriak eta eraikiak) osoak eta partzialak, erabileren arabera, lokalak eraikinaren barruan duen kokalekua, sarbideak eta harekin komunikatzeko bideak.

-Partzela mugakideetako titulartasunaren deskribapena; eta, hala badagokio, jarduerarena.

      - Fatxaden argazkiak (koloretan).

      - Jardueraren deskribapena (xedea eta berezko garapenerako ezaugarri teknikoak edo ekoizpen-prozesua, makinak, erregaiak, higiene-instalazioak…), eta jarduera horrek ingurumenean, pertsonengan edo haien ondasunetan eragin ditzakeen kalteak gutxitzeko ezarri diren neurriak azaldu.

      - Jardueraren garapenerako beharrezkoak diren makinen deskribapena eta ezaugarri teknikoak; eta, hala badagokio, lokala aireztatu eta/edo airea girotzeko aurreikusitako instalazioenak.

      - Lokal edo  jardueraren aurrekariak. Deskribatu eta zehaztu beharko da jarduera BERRIA den edo dagoeneko existitzen den bat ZAHARBERRITU edo LEGEZTATU nahi den.

      - Udal-mailan aplikatu beharreko araudia betetzen dela egiaztatzea (AS, Ordenantzak, Eraikuntzaren Kode Teknikoa - EKT, Irisgarritasuna, Suteen aurkako babesa, Osasun-arauak, etab.).

     - Araudi espezifikoen menpean dauden instalazioen kasuan, dagozkion baimenetan eta industria-segurtasuneko hainbat araudietan ezarritako martxan jartzeen agiriak aurkeztu beharko dira (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, igogailua, etab.).

    • Planoak:

      - Jardueraren kokalekua (gutxieneko eskala: 1:5000).

      - Lokal edo eraikinaren kokaleku zehatza adierazten duen kokapena, gainerako finkarekin lotuz (gutxieneko eskala: 1:5000), eraikinaren eta partzelaren UTM koordenatuen erreferentziak barne.

      - Oin kotatuak: Lokala osatzen duten maila guztien egungo egoeraren plano kotatuak, banaketa eta erabilerak adieraziz, lokala osatzen duten gela ezberdinen kota eta azalerekin (gutxieneko eskala: 1:100). Horrez gain, irisgarritasun-arauak betetzen direla justifikatu beharko da.

      - Instalazioak: aireztapena, aire-girotzea, makinak, suteen aurkako babesa, saneamendua, iturgintza, elektrizitatea (gutxieneko eskala: 1:100)..

      - Sekzio akotatuak. Espazioen altuerak adierazita, baita erabilerak, hodiak, instalazioak eta makinak ere (longitudinala eta zeharkakoa) (gutxieneko eskala: 1:100).

      - Bere sarbideak eta sestra-kotek trazatutako sekzioa.

      - Fatxadak, gaur egungo eta etorkizuneko egoeretan (gutxieneko eskala: 1:100).

- Aireko edo lurpeko azpiegitura-sareak irudikatzen dituen partzelaren planoa (hornidura, saneamendua, euri-urak, elektrizitatea, telefonia), hartuneak eta hodi edo kontrol-koadroen kokapena zehaztuta, UTM erreferentziekin.

 - Beste xehetasun-plano batzuk, jarduerarako beharrezkoak direnak.

  Eskumena daukan teknikariak emandako ziurtagiria, egiaztatzeko jarduera eta/edo instalazioak bat datozela aurkeztutako proiektuarekin eta dokumentazio teknikoarekin, eta ondo betetzen dituztela ingurumenarekiko betebehar guztiak, baita, bete beharrekoak badira, ingurumen eraginaren adierazpenean jasotakoak ere.

  Araudi espezifikoen menpean dauden instalazioen kasuan, dagozkion baimenetan eta industria-segurtasuneko hainbat araudietan ezarritako martxan jartzeen agiriak aurkeztu beharko dira (instalazio elektrikoa, instalazio termikoa, gas-instalazioa, igogailua, etab.)

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.    -     / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

-   Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez.

-   Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan.

Betebehar ekonomikoak

Jarduera eta zerbitzuak abian jartzeko administrazio-jarduerak egiteagatik (lizentziak kontrolatzea, ikuskatzea eta egiaztatzea, aurretiazko komunikazioak egitea eta jarduera eta zerbitzuetara bideratutako establezimenduak ezartzeagatiko erantzukizunpeko adierazpenak egitea) Udal Ordenantzan ezarritako tasa ordaindu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako epea: momentukoa.

-       Legezko gehieneko epea: ez dagokio.

-       Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ez dagokio.

-          

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-        Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea.

-        Aurkeztu izanaren agiria entregatzea ohiko erregistro-bidearen arabera.

-        Espedientea Bulego Teknikoari igortzea. 

Ondorengo izapideen laburpena

-        Tasa likidatzea, eskabidearekin batera autolikidazio-idatzia aurkeztu ez bada, eta tasa ordaintzeko jakinarazpena egitea.

-        Udal teknikariak egiaztatzea aurkeztutako agiriak eta jakinarazitako jarduera udal hirigintza-antolamenduaren arabera egokia dela.

-        Jakinarazitakoa betetzen dela eta jarduera aurkeztutako agirietan adierazitakoarekin bat datorrela egiaztatzeko teknikariaren bisita.

Oharrak

Dagokion lizentzia-eskaera egin aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta.

Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legearen I. eranskineko – Jarduera sailkatuaren lizentzia behar duten jarduerak eta instalazioak – Jardueraren aurretiazko jakinarazpena behar duten jarduera eta instalazio sailkatuen zerrendari honako hau aplikatuko zaio:

1.– Energia elektrikoa ekoizten duten instalazioak eta energia berriztagarria energia elektrikoa bihurtzeko biltze- eta eraldatze-instalazioak, potentzia instalatua 50 kW-ekoa baino handiagoa eta 100 kW-ekoa edo txikiagoa baldin badute.

Ez dira sartzen energia fotovoltaikoko instalazioak, baldin eta finkaturik dauden lurzoru urbanizatuetan edo lehendik dauden eraikinetan badaude.

2.– Hainbat tailer eta lantegi (ibilgailu motordunen eta antzekoen mantentzea eta konponketa, aroztegiak, galdaragintza-tailerrak, muntatze-tailerrak, mekanizaziokoak, okindegiak, gozotegiak, cateringak...), I.C eranskineko 5. eta 6. puntuetan daudenak izan ezik.

3.– Aurreko eranskineko 7. puntuan sartzen ez diren biltegiratze-, salerosketa- eta erakusketa-jarduerak eta -instalazioak.

4.– Erregai likidoak edo gaseosoak biltzeko instalazioak, 50.000 litroko edukia gainditzen ez badute; sailkapen honetatik kanpo geratzen dira gasolindegi batean, hornitegi-parke batean, banatze-instalazio batean edo horren pareko instalazio batean daudenak.

5.– 100 m2-tik gorako azalera eraikia duten ibilgailuak zaintzeko lekuak.

6.– Zenbait zerbitzu-jarduera: adibidez, haurtzaindegiak, ikastetxeak, osasun- eta botika-zentroak, albaitaritza-klinikak, polizia-etxeak eta segurtasun-zentroak, bulegoak, ile-apaindegiak, masaje-etxeak eta hiltegi-zerbitzuak.

7.– Hotelak, pentsioak, aterpetxeak, landa-turismoko etxeak, egoitza komunitarioak, adinduen egoitzak eta antzeko establezimenduak.

8.– Jarduera sailkatuaren lizentziaren mende ez dauden jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak eskaintzen dituzten establezimenduak.

9.– Jarduera sailkatuaren lizentziarik behar ez duten gurtzarako zentroak.

10.– Jarduera sailkatuen udal-lizentzia behar ez duten instalazioak eta jarduerak aurreikusten dituen eranskinean ez dauden abeltzaintza-ustiategi txikiak eta etxeko eskortak.

11.– Eraldaketa-zentroak.

12.– Informazioa tratatzeko eta komunikatzeko zentroak (kalkulu-zentroak, datu-bankuak, irrati- eta telebista-hedagailuak, satelite bidezko hedagailuak, telefonia mugikorreko antenak eta oinarri-estazioak, informazioaren tratamendu elektroniko edo informatikorako zentroak, estazio irratitelefonikoak eta estazio irratitelegrafikoak, irrati- eta telebista- instalazioak eta alarmak kontrolatzeko zentralak) eta antzekoak.

13.– Instalazio osagarriak:

13.1.– Galdara-gelak.

13.2.– Airea girotzeko instalazioak.

13.3.– Hotz-ganberen instalazioak.

13.4.– Erradio-diagnosi medikoa egiteko instalazioak; alegia, aplikatzekoa den erregelamenduaren arabera, diagnosi medikoak egiteko helburua daukaten X izpien ekipamenduak eta instalazioak.

14.– Errauste-laberik gabeko hilerriak eta beilatokiak.

15.– Lurrezko eta harrizko betelanak, 500.000 m3 arteko edukiera dutenak, betiere lanek urte bat baino gutxiago irauten badute, azpiegitura linealeko obrei lotuta daudenak izan ezik.

16.– Osasunean eta ingurumenean antzeko eragina izan dezaketen bestelako jarduerak.

Ohartarazten da Udalak egoki deritzen ikuskapenak egiteko eskubidea izango duela.

Agiri osagarriak

-        "4.03 Aurretiazko lizentzia behar duten jarduera sailkatuen aurretiazko jakinarazpena" (JSAJ)” inprimakia, behar bezala beteta.

-        Hala badagokio, "Ordezkaritza-idatzia" inprimakia.

Onespena

Alkatetza

Unitate arduraduna

Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa)

Indarraldia

Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-   2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa.

-   7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Lurzoruaren Legearen testu bategina onartzen duena.

-   10/2021 LEGEA, abenduaren 9koa, Euskadiko Ingurumen Administrazioarena.

-   Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra.

-    

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31