Aiarako Udalak doako autobus zerbitzua eskainik odie San Prudentzio jaiak direla era Arespalditzara hurbiltzeko asmoa duten pertsona guztiei.
Gaueko zerbitzuak, bai apirilaren 27koa eta 28a ere, bi izango dira:
Lehena Laudio eta Arespalditza lotuko ditu, Luiaondo eta Amurriotik igarota eta bigarren zerbitzuak Artziniega eta Arespalditza lotuko ditu, Lanteno, Menagarai eta Ibaguenetik igaro ostean.
Kontzertua bukatuta, itzuleko zerbitzuak berdinak izango dira eta Arespalditzatik irtengo dira, lehena Laudioruntz eta bigarren autobusa Artziniegarako bidean.
Aiarako Udalak neurri hau hartuta, Arespalditzara jaiez gozatzeko asmoz hurbiltzen diren guztiei arduraz ibil daitezen espero du, alkohola duten edariren bat hartuz gero, hobe izango dela beti garraio publikoa erabiltzea, ez bakarrik bere hobe beharrez, baiata bere ahaideen eta ibilgailu pribatua erabiltzeko aukera hartzen duten gainontzekoen hobe beharrez ere.
Autobus zerbitzuen ordutegiak honako hauek izango dira:
JOANEKO IBILBIDEA:
Artziniega |
Lanteno |
Menagarai |
Ibaguen |
Arespalditza |
20:30 |
20:40 |
20:45 |
20:55 |
21:00 |
Laudio |
Luiaondo |
Amurrio |
Murga |
Arespalditza |
21:20 |
21:30 |
21:40 |
21:50 |
22:00 |
ETORRERAKO IBILBIDEA:
Arespalditza |
Ibaguen |
Menagarai |
Lanteno |
Artziniega |
04:00 |
04:10 |
04:20 |
04:30 |
04:40 |
Arespalditza |
Murga |
Amurrio |
Luiaondo |
Laudio |
05:00 |
05:10 |
05:20 |
05:30 |
05:40 |