Gabonetako Haur-Lehiaketa (postala, komikia, ipuina)
OINARRIAK 2017
Partehartzaileak: parte hartu ahal izango dute Aiara Udalerrian erroldatuta dauden edo Aiara Udalerriko ikastolan ikasten duten 6-12 urte arteko umeek, 3 kategoriatan banatuta. Lanak eskuz idatzita/marraztuta aurkeztuko dira. Gai bakarra guztientzat.
Gaia: Olentzero eta Mari Domingi AHOBIZI, Errege Magoak BELARRIPREST.
Kategoriak eta formatoak:
A KATEGORIA: 6-8 urte (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. maila). GABONETAKO POSTALA: Gaian oinarritutako marrazkia eta, gutxienez, euskarazko 4 lerro izango dituen testua.
B KATEGORIA: 8-10 urte (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. maila). Gaian oinarritutako KOMIKIA euskaraz: gutxienez orrialde bat eta, gehienez, bi orrialde
D KATEGORIA: 10-12 urte (Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. Maila). Gaian oinarritutako IPUINA euskaraz: gutxienez orrialde bat eta, gehienez, orrialde eta erdi.
Aurkezpena: Lanak egilearen datu pertsonalik gabe aurkeztuko dira, eta GABONETAKO LEHIAKETA 2017 eta zein kategoriatarako den bakarrik jarriko duen gutunazal itxi batean. Gutunazal horretan, aurkezten den lanaz aparte, beste gutunazal itxi bat sartu beharko da, kanpotik ezer idatzi gabe, eta bere barruan egilearen datu hauek: IZENA, ABIZENAK, HELBIDEA, JAIOTZE-DATA eta TELEFONOA. Partehartzaile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahalko du.
Aurkezteko epea eta lekua: Lanak Aiarako Udaletxean edo Etxaurren Ikastolan aurkeztu ahalko dira 2017ko abenduaren 4ra arte.
Sariak:
A KATEGORIA:
- 1. SARIDUNA: 70 euroko balioa duten opariak
- 2. SARIDUNA: 40 euroko balioa duten opariak
B KATEGORIA:
- 1. SARIDUNA: 105 euroko balioa duten opariak
- 2. SARIDUNA: 60 euroko balioa duten opariak
D KATEGORIA:
- 1. SARIDUNA: 145 euroko balioa duten opariak
- 2. SARIDUNA: 80 euroko balioa duten opariak
Epaimahaia: Hogeitalau Elkarteak aukeratuko du epaimahaia eta honek erabakiko du saria nori eman. Sariak banatu gabe gera daitezke, epaimahaikoen iritziz, aurkeztutako postal,ipuin edo komikiek ez badute kalitate nahikorik.
ANTOLATZAILEA: HOGEITALAU ELKARTEA
BABESLEAK: AIARAKO UDALA, AFA