Irailaren 16an, Laia Aiaraldea ikasturtea aurkeztu da Okondon. Bertan izan dira aurtengo ekintzak antolatu dituztenak: Aiarako Kuadrilla, Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondoko udal ordezkariak eta Arabako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendaria.
Hitzaldiak, tailerrak, aurkezpenak, jardunaldi feministak, denetarik daude ikasturtean, Aiaraldeko emakumeek parte hartu dezaten. Beraz, animatu eta parte hartu Laia Aiaraldean!