Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Aiarako Udalak 2021-22 ikasturteanudalerrian euskara ikasteko taldeak sortzeko inskripzio-epea ireki du irailaren 28ra arte(asteartea)

DEIALDIAREN HELBURUA

Udalerrian bertan gutxienez 165 orduko iraupena izango luketen euskara ikasteko taldeak sortzeko aukera aztertzea.

TALDEAK OSATZEA

Euskara ikasteko taldeak osatzeko, maila egokiko gutxieneko ikasle kopurua beharko da. Beharrezkoa izanez gero, mailaketa-probak egingo dira.

IZENA EMATEKO EPEA

Irailaren 28ra arte, Aiarako Udaletxean (astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00), edo Luiaondoko udal bulegoan (astelehena 9:00-12:00, eta asteazkena 12:00-15:00) Izena emateko beste modu bat, www.aiarakoudala.eus helbidean aurkituko duzun inskripzio-orria jaitsi, bete, etaHelbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera bidaltzea.Izena emandako guztiei deituko zaie, dagokien informazioa emateko.

UDAL BEKA

Ikastaroaren hasieran ikasleek AEKri dagokien matrikula-kostua ordainduko diote eta 2022ko urrian udal beka eskatu ahalko dute; bekaoinarrietako baldintzak betetzen dituztenei Udalak matrikula-kostuaren %100 arte itzuliko die.

*INFORMAZIO GEHIAGO:

Aiarako Kuadrillaren Euskara Zerbitzuan:945 39 91 22 Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31