Banakako eta familiako erroldatze-ziurtagiriak, erroldatze-paperak, bizikidetasun-ziurtagiriak eta egiaztagiri historikoak.
Agiriak:
- Interesdunaren NANa, izapidea interesdunak berak egiten badu.
- Ordezkaritzaren agiria izapidea interesdunak berak egiten ez badu.
- Atzerritarrek pasaportea, bizileku-baimena (halakorik izanez gero), edo jatorrizko herrialdeko agiriak aurkeztuko dituzte.
Erroldatze-ziurtagiriak Aiara udalerrian erroldatuta dauden guztiei egingo zaizkie, udalerrian benetan bizi direla egiaztatu behar badute.
Erroldatze-paperak Aiara udalerrian erroldatuta dauden guztiei egingo zaizkie, udalerrian bizi direla aditzera eman behar badute.