Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

Epea: Jaiotzen inskripzioa nahi ta nahiezkoa da eta hurrengo 24 orduetan hasi eta hurrengo 8 egunen artean egin beharko da. 
Ezinbestean, epea hau 30 egunera arte luzatuko da.
Epe hauetatik kanpora, inskripzioak beharrezkoa izango du espedientea izapidetzea (kasu bereziak) .

Nork eska dezake:

  • Gurasoetako bat edo biak Aiaran jaio baldin badira, senide hurbilenak, edo bestela, jaiotze lekuan presente egon den adin nagusiko beste edozein pertsonak.
  • Beste udalerri batean jaio baldin bada, baina gurasoak Aiaran bizi badira, gurasoak ados jarrita eskaera aurkeztu beharko dute.
  • Gurasoak ezkonduta ez badaude, biak bertaratu beharko dira.

Dokumentazioa:

  • Aiaran jaio bada:
    • Gurasoen NAN agirien fotokopia.
    • Jaiotzaren adierazpenerako galdetegia beteta. (Ospitaleak edo medikuak ematen du)
    • Familia liburua.(Gurasoak ezkodnuta ez baldin badaude, familia liburua ahalbidetuko da)
  • Beste udalerriren baten jaio baldin bada:
    • Gurasoen NAN agirien fotokopia.
    • Jaiotzaren adierazpenerako galdetegia beteta. (Ospitaleak edo medikuak ematen du), gurasoek sinatuta. 
    • Familia liburua.(Gurasoak ezkodnuta ez baldin badaude, familia liburua ahalbidetuko da) 
    • Gurasoen errolda agiriak.
    • Jaio berriaren inolako inskripziorik egin ez delaren Klinka edo Ospitalearen ziurtagiria.

Bestelako oharrak:

Unitate tramitatzaileak, baimena ebazteko beharrezkoak diren edozein dokumentu osagarri eskatzeko aukera dauka.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31