Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

OGASUNA

2.08.- FIDANTZAK ETA ABALAK ITZULTZEA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Hainbat gairi lotutako erantzukizun posibleei aurre egiteko edo administrazio-kontratazioan eta hirigintza-legerian ezarritakoari jarraikiz obren eta/edo zerbitzuen gauzatze egokia bermatzeko jarri ziren fidantza eta abalak itzultzea.

Nork eska dezake?

Interesdun guztiek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia.

-        Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean.

-        Itzulketa-eskubidea egiaztatzen duten agiriak.

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.        

-           

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak - Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

 Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

-  Mezu elektroniko bat bidalita: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

-       Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-       Aurreikusitako denbora: hilabete bat.

-       Legezko gehieneko epea: dagokion fidantza edo abal motari buruzko araudiak ezartzen duena.

-       Administrazioaren isiltasuna: ezezkoa

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-       Agiriak jasotzea eta egiaztatzea, eta zuzenak badira,  eskaneatzea eta gainerako agiriekin batera erregistratzea.

-       Eskatzaileari kopia zigilatua ematea ziurtagiri gisa.

-       Aurkeztutako abala dagokion sailean aurkeztea.

Ondorengo izapideen laburpena

-       Dagokion saileko teknikari arduradunak abala edo fidantza itzultzearen aldeko edo kontrako txostena ematea.

-       Alkatetzaren edo eskuordetzen duen organoaren ebazpena.

-       Jakinarazpena Diruzaintzari eta interesdunari igortzea.

-        Fidantzak itzultzekotan, itzulketa / ordainketa egitea.

-        Abalak itzultzekotan, aurkeztutako dokumentua fisikoki itzultzea.

-          

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-          "0.01 Solicitud General""0.01 Eskabide orokorra"

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-       Alkatetza.

Unitate arduraduna

-       Idazkaritza eta Kontu-hartzailetza

Indarraldia

Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

Fidantza edo abalaren izaeraren arabera ezarritako araudia:

-       3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duena.

-       Aiara udalerriko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak.

-       Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina (BOE, 276 zk., 11/11/16koa).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31