Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.11.- HAUTESLE-ERROLDARI ERREKLAMAZIOAK AURKEZTEA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

 Hautesle-erroldari egindako erreklamazioa da, hautesle bat bidegabeki kanpoan utzi izana edo sartu izana edo datu okerrak agerian uzten dituena.

Nork eska dezake?

 Hautesle izateko baldintzak betetzen dituzten udalerriko herritar guztiek.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        Erreklamazio-inprimakia: Eskabidearen eredua hauteskunde-prozesu bakoitzeko hauteskunde-errolda kudeatzeko programa informatikotik atera behar da.

-        Jatorrizko NAN, pasaporte, gidabaimen edo egoitza-baimena, bidezkoa denaren arabera, indarrean.

-          

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

  Behin erreklamazioa aurkeztuta, Hautesle Erroldaren Bulegoko Probintziako Ordezkaritzak ebatziko du, gehienez ere erreklamazioa jaso eta 5 eguneko epean. Ebazpen hori erreklamazioa egin duten guztiei jakinaraziko zaie.

  Epe hori 3 egunera murrizten da hauteskunde-prozesuak deitu eta erreklamazioa hautesle-errolda ikusgai jartzen den bitartean egiten bada.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Hautesle Erroldaren Bulegora bidaltzea.

-          Hautesle Erroldako Bulegoko Probintzia Ordezkaritzak onartzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Ez dagokio.

Oharrak

-        Hautesle-prozesu bat irekita baldin badago, Hautesle Erroldako Bulegoak gehienez ere 7 eguneko epean ebatziko du. Hautesleari eta Udalari jakinaraziko dio ebazpena, eta erroldan sartuko da.

-        Hauteskundeak deituta baldin badaude, erreklamazioak deialdi horretan ondoreak izan ditzan, hautesle-errolda ikusgai dagoen epealdian egin beharko da.

-        Izapide hori INEren bulegoetan ere egin daiteke. Edozein kasutan, INEk ebatziko du erreklamazioa.

-        Hauteskunde-epealditik kanpo: Ziurtagiri elektronikoa duten hautesleek Internet bidez konprobatu ahal izango dute kontsulta egiten den momentuan indarrean dagoen hautesle-erroldako inskripzioa.

Agiri osagarriak

 

Onespena

 

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-     Hauteskundeei buruzko Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Legea, urtarrilaren 28ko 2/2011 Legeak aldatu zuena (BOE, 147. zk, 1985eko ekainaren 20koa).

-     Hautesle Erroldako Bulegoak 2014ko martxoaren 12an emandako Ebazpena (BOE, 76/2014, zk. 2014ko martxoaren 28koa).

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31