Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.09 –EUROPAR BATASUNETIK KANPOKO ATZERRITARREN ERROLDATZEA BERRITZEA EGOITZA IRAUNKORRERAKO BAIMENIK GABE.

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

  Bi urtero berritu behar dira Europar Batasunekoak ez diren eta egoitza iraunkorreko baimenik (“iraupen luzekoak” deritzenak) ez duten herritarren udal erregistroko inskripzioak, azken alta-datatik edo azken errolda-berritzetik aurrera kontatzen hasita.

ERROLDAKO INSKRIPZIOA BERRITZEA EZ DA IZAPIDE SOILEKO EKINTZA, BAIZIK ETA BERARIAZKO EKINTZA BAT, ZEINAREN BITARTEZ ATZERRIKO HERRITARRAK INSKRIPZIOA BERRITZEKO BEREZKO BORONDATEA ERAKUSTEN DUEN.

Nork eska dezake?

  Europar Batasuneko herritarrak ez izanik, Espainian bizi eta egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten eta Aiaran erroldatuta dauden herritarrek, edo haien legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        “Atzerritarrak berritzeko eskabidea” inprimakia. (Udalak bete behar du).

-       Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere identifikazio-dokumentu originala eta erroldatuko duen pertsonaren identifikazio-dokumentu originala edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

 A)  IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:                                                    

-         Eskumena duten Espainiako erakundeek emandako egoitza-txartela, indarrean, edo beren nazionalitateko herrialdeko pasaportea, indarrean (iraungita baldin badago, berritzearen frogagiria). Posible bada, berritzea egiteko Atzerritarren Identifikazio Zenbakia (AIZ) erabiliko da.

-         Hirugarren herrialdeetako egoitza-txartela ez da balioduna izango.

 B) ADINGABEAK:

-         Adingabearen jatorrizko nortasun-agiria, indarrean (egoitza-baimena edo pasaportea).

-         Gurasoetako baten jatorrizko nortasun-agiria, indarrean (egoitza-baimena edo pasaportea).

-         Hala badagokio, familia-liburu originala eta kopia.

-         Adingabeen berritze-eskaera adingabearen ardura duen gurasoak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta nortasun agiriaren fotokopia ere aurkeztu beharko du.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

  Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.  ---  / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

      Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Berehalakoa (atzerriko herritarrak epearen barruan berritzen badu inskripzioa).

-          Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete, iraungitzeagatik baja-prozedurari hasiera ematen dion Alkatetza Dekretua onesten denetik aurrera kontatzen hasita (baldin eta atzerriko herritarrak inskripzioa epearen barruan berritzen EZ badu).

Jarraitu beharreko prozedura

-          INEk komunikazioa igortzen du, hilabeteko truke-fitxategiaren bitartez (kodea: 111). Haren bidez jakinarazten zaio Espainian egoitza iraunkorrerako baimenik ez duen Europar Batasunetik atzerritarrak herritarrari hiru hilabeteren buruan iraungiko zaiola udal erroldako inskripzioa.

-          Informazio hori eskuan eta inskripzioa iraungi baino lehen, udalak iraungitzeari buruzko aurre-abisua ematen dio herritar atzerritarrari udaletxera joan eta udal errolda berritu dezan.

-          Behin inskripzioa berritzeko aurre-abisua jasota, atzerriko herritarra udaletxera joan beharko da Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak izanik Espainian egoitza iraunkorrerako baimenik ez duten herritarren errolda berritzeko “Atzerritarren berritze eskaera” eredua betetzeko.

-          Interesdunaren edo haren legezko ordezkariaren nortasuna egiaztatzea.

-          Udal erroldako aplikazio informatikoan sartzea datuak.

-          Datuak INEri bidaltzea hilabeteko fitxategiaren bitartez.

-          Baldin eta ezarritako epean berritzen EZ bada:

-          Alkatetzaren ebazpen arrazoitua, herritar atzerritarrari udal erroldan baja ematea erabakitzen duena errolda iraungi izanagatik.

-          Alkatetza Dekretua jakinaraztea interesdunari, alegazioak aurkezteko epea emanez.

-          Baldin eta jakinarazpena egitea ezinezkoa bada, Alkatetza Dekretua BOEn eta iragarki-taulan argitaratzea.

-          Behin alegazioak aurkezteko denbora bukatuta, ez baldin bada alegaziorik aurkeztu, ziurtagiria ematea, non adieraziko baita ez dela alegaziorik egin.

-          Espedientea INEri bidaltzea eta Errolda Kontseiluari baja ematearen aldeko txostena eskatzea.

-          INEren aldeko txostena jaso denean, baja jasota gera dadin egin beharreko diligentzia egitea.

-          Udal erroldako aplikazio informatikoan sartzea datuak, eta atzerriko herritarrari baja ematea.

-          Datuak INEri bidaltzea hilabeteko fitxategiaren bitartez.

-             

Ondorengo izapideen laburpena

-    Espedientea izapidetzen ari den bitartean agerian geratuko balitz atzerritarrak egoitza iraunkorra eskuratu duela eta egoera hori oraindik jasotzeke dagoela udal erroldan, justifikazio-agiriaren fotokopia bidaliko zaio INEren dagokion probintziako ordezkaritzari.

-          Artxibatzea.

Oharrak

Europar Batasunetik kanpoko atzerritarrak izanik Espainian egoitza iraunkorrerako baimenik ez duen herritarrak etxebizitza edo datu pertsonalak aldatzea eskatzen badu, erroldako inskripzioa berritzea eska dakioke.

Baldin eta berritzea etxebizitza edo datu pertsonalak aldatzearekin batera egiten bada, aldaketa bakarra egingo da, berritzearena, eta horren barruan jasoko dira gainontzeko aldaketa guztiak.

Agiri osagarriak

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

-          Alkatetza.

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-        Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-        14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-        2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-        3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Resolución de 30 de enero de 2015, de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y de la Dirección General de Coordinación de Competencias  con las Comunidades Autónomas y las Entidades Locales sobre instrucciones técnicas a los Ayuntamientos sobre gestión del padrón municipalLey orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, Ley Orgánica 3/2018, de 05 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31