Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.03.- UDAL ERROLDAN ETXEBIZITZA ALDATZEA

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Udal erroldan pertsona baten inskripzioa aldatzea, bere etxebizitzako datuei dagokienez.

Nork eska dezake?

Interesa dutenek edo euren legezko ordezkariek.

Aurkeztu beharreko agiriak

-        "Etxebizitzaz aldatzeko eskaera" inprimakia. (Udalak bete behar du).

-       Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia".  Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

A)  IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:                                  

-       Etxebizitzaz aldatuko diren guztien jatorrizko NAN, pasaporte edo egoitza-baimenak, indarrean.

-       ADINGABE EZ EMANTZIPATUAK erroldatzen badira:

-          Familia-liburu originala edo jaiotza-ziurtagiria.

-          Jatorrizko NANa, adingabeak 14 urteak bete baditu.

-          Gurasoak banatuta edo dibortziatuta baldin badaude: zaintza eta jagoletza ematen duen ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.

-          Tutoretza, abegi edo adopzio kasuetan: ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.

-          Adingabea bere gurasoak erroldatuta ez dauden beste etxebizitza batean erroldatzen bada, "1.01 Adingabeen ardurapeko adierazpena" inprimakia aurkeztu beharko da, gurasoek sinatuta. Horrez gain, etxebizitzaren jabeak/errentatzaileak sinatutako "1.02 Beste pertsona baten etxean erroldatzeko baimena" inprimakia ere aurkeztu beharko da, baimena ematen duen pertsonaren NANaren kopiarekin eta jabetza-tituluarekin batera.

-          Adingabea guraso bakarrarekin batera erroldatzen bada, guraso horri seme edo alabaren zaintza eta jagoletza ematen dion epai judizialaren kopia aurkeztu beharko bada, edo, halakorik ez balego, beste gurasoak sinatutako "1.01 Adingabeen ardurapeko adierazpena", haren NANaren kopiarekin.

B) ETXEBIZITZARI BURUZKO DOKUMENTAZIOA:

      Honako dokumentu hauetakoren bat aurkeztu beharko da:

-          Jabetza-titulua: Etxebizitzaren salerosketaren eskritura edo kontratu pribatua.

-          Indarreko errentamendu-kontratua.

-          Etxebizitzako horniduraren ordainagiriak (ura, argia, gasa, telefonoa).

-          "1.02 Beste pertsona baten etxean erroldatzeko baimena" inprimakia behar bezala beteta eta etxebizitzaren jabeak sinatuta edo errentamendu-kontratua, betiere baimena ematen duen pertsonaren NANaren kopia atxikiz.

-             

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Berehalakoa.

-          Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Aurkeztutako dokumentazioa bildu eta konprobatzea.

-          Baldintza guztiak betetzen badira, datuak aplikazioan sartzea.

-          Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ezesteko ebazpen arrazoitua ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.

Ondorengo izapideen laburpena

-          Telematikoki jakinaraztea alta Estatistika Institutu Nazionalari (INE) hilabeteko truke-fitxategiaren bitartez, eta dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-          Udal erroldan alta emateak ez dakar berekin herritarraren egoitza fiskalaren datuak aldatzea, ezta gainontzeko administrazio publikoek kudeatzen dituzten datuak aldatzea ere (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Arabako Foru Aldundia…)

-          Erroldako datuak laga egingo zaizkie eskatzen dituzten beste administrazio publiko batzuei eragindako pertsonaren baimenik gabe soil-soilik dagozkien eskumenak erabiltzeko beharrezkoak direnean, eta egoitza edo etxebizitzari buruzko datuak garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

Agiri osagarriak

-          "Etxebizitzaz aldatzeko eskaera" inprimakia. (Udalak bete behar du).

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-          "1.01 Declaración Responsable Menores""1.01 Gurasoen ardurapeko adierazpena udal erroldan emantzipatu gabeko adin txikikoei izena emateko edo helbidea aldatzeko"

-          "1.02 Autorización para inscripción padronal""1.02 Beste pertsona baten etxean erroldatzeko baimena"

Onespena

 

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-        Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-        Resolución de 30 de enero de 2015, de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y de la Dirección General de Coordinación de Competencias  con las Comunidades Autónomas y las Entidades Locales sobre instrucciones técnicas a los Ayuntamientos sobre gestión del padrón municipal2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-        Ley orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, 14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-        Ley Orgánica 3/2018, de 05 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31