Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.02.- UDAL ERROLDAN ALTA EMATEA JAIOTZAGATIK

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Pertsona bat udal erroldan inskribatzea jaiotzagatik.

Nork eska dezake?

Jaioberriaren aitak edo amak, edo legezko zaintza edo jagoletza duen legezko tutoreak.

Aurkeztu beharreko agiriak

-       "Udal erroldan inskribatzeko eskaera" inprimakia. (Udalak bete behar du).

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-         

-       Gurasoen jatorrizko NANa, pasaportea edo egoitza-baimenak, indarrean.

-       Familia-liburu originala edo jaiotza-ziurtagiria.

-       Gurasoak banatuta edo dibortziatuta baldin badaude: zaintza eta jagoletza ematen duen ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.

-       Tutoretza, abegi edo adopzio kasuetan: ebazpen judizialaren jatorrizko agiria.

-       Adingabea bere gurasoak erroldatuta ez dauden beste etxebizitza batean erroldatzen bada, "1.01 Adingabeen ardurapeko adierazpena" inprimakia aurkeztu beharko da, gurasoek sinatuta. Horrez gain, etxebizitzaren jabeak/errentatzaileak sinatutako "1.02 Beste pertsona baten etxean erroldatzeko baimena" inprimakia ere aurkeztu beharko da, baimena ematen duen pertsonaren NANaren kopiarekin eta jabetza-tituluarekin batera.

-       Adingabea guraso bakarrarekin batera erroldatzen bada, guraso horri seme edo alabaren zaintza eta jagoletza ematen dion epai judizialaren kopia aurkeztu beharko da, edo, halakorik ez balego, beste gurasoak sinatutako "1.01 Adingabeen ardurapeko adierazpena", haren NANaren kopiarekin.

-        

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

 Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.

              /   Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-          Berehalakoa.

-          Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete.

-          Administrazio-isiltasunaren eraginak: positiboak.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

-          Aurkeztutako dokumentazioa bildu eta konprobatzea.

-          Baldintzaren bat betetzen ez bada, alta ezesteko ebazpen arrazoitua ematea eta eskatzaileari jakinaraztea.

-          Baldintza guztiak betetzen badira, datuak aplikazioan sartzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-          Gurasoek edo legezko tutoreek eskaera sinatzea.

-          Telematikoki jakinaraztea alta Estatistika Institutu Nazionalari (INE) hilabeteko truke-fitxategiaren bitartez.

-          Dokumentazioa artxibatzea.

Oharrak

-          Udal erroldan alta emateak ez dakar berekin herritarraren egoitza fiskalaren datuak aldatzea, ezta gainontzeko administrazio publikoek kudeatzen dituzten datuak aldatzea ere (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia, Gizarte Segurantza, Arabako Foru Aldundia…)

-          Erroldako datuak laga egingo zaizkie eskatzen dituzten beste administrazio publiko batzuei eragindako pertsonaren baimenik gabe soil-soilik dagozkien eskumenak erabiltzeko beharrezkoak direnean, eta egoitza edo etxebizitzari buruzko datuak garrantzitsuak diren gaietarako bakarrik.

-          Udalak Eusko Jaurlaritzak seme-alaben jaiotzagatik ematen duen dirulaguntzari buruzko informazioa eta inprimakiak emango ditu (“Seme-alaben jaiotzagatiko dirulaguntza eskatzeko inprimakia”), eta interesdunak eskabide hori Udalean aurkezten badu, Eusko Jaurlaritzari helaraziko dio. (Ikusi honako izapide hau: 8.02- Beste administrazio publiko batzuei zuzendutako dokumentuen sarrera-erregistroa).

-          Udalak “Etxaurren Haurreskola”-ko haurtzaindegian matrikulatzeari buruzko informazioa emango du.

<0

Agiri osagarriak

-          “Erroldan izena emateko eskaera” (Udalak berak bete behar du)

-          "0.02 Escrito de Representación""0.02 Ordezkaritza-idatzia"

-          "1.01 Declaración Responsable Menores""1.01 Gurasoen ardurapeko adierazpena udal erroldan emantzipatu gabeko adin txikikoei izena emateko edo helbidea aldatzeko"

-          "1.02 Autorización para inscripción padronal""1.02 Beste pertsona baten etxean erroldatzeko baimena"

-          "Seme-alaben jaiotzagatiko dirulaguntza eskatzeko inprimakia"

Onespena

 

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza.

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-        Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-        Resolución de 30 de enero de 2015, de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y de la Dirección General de Coordinación de Competencias  con las Comunidades Autónomas y las Entidades Locales sobre instrucciones técnicas a los Ayuntamientos sobre gestión del padrón municipal2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-        Ley orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, 14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-        Ley Orgánica 3/2018, de 05 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31