Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

UDAL ERROLDA

1.05.- UDAL ERROLDAN BAJA EMATEA EGOITZA UDALETIK KANPORA LEKUALDATZEAGATIK

GAIA

EDUKIA

Zer da?

Zertan datza?

Udal erroldan baja ematea egoitza Espainiako beste udalerriren batera edo atzerrira lekualdatzeagatik.

Nork eska dezake?

Edozein adinekok edo haren legezko ordezkariak, hau da, jabeak, egoiliarrak, errentamendu-kontratuaren titularrak edo interes zilegia duenak.

Aurkeztu beharreko agiriak

A) EGOITZA ESPAINIAKO BESTE UDALERRI BATERA ALDATZEA:

 

  Ez da Aiarako Udalean baja eskatu behar, nahikoa da erroldatuta egon nahi duen udalerrian alta kudeatzearekin.

 

B) EGOITZA ATZERRIRA LEKUALDATZEN BADA:

 

-         Espainiako pertsona bat atzerrira baldin badoa, herrialde horretako Espainiako kontsulatuan inskribatu beharko da.

-         Hala balitz, baja eska dezake, idatziz, Aiarako Udalean. Horretarako inskripzio-egiaztagiria aurkeztu beharko du (alta-datarekin) dagokion kontsulatuan.

-         Interesdunak atzerriko nazionalitatea baldin badu eta Aiara udalerrian baja eman nahi badu egoitza atzerrira lekualdatuko duelako, idatziz egin beharko du eskaera, eta nortasun agiriaren fotokopia erantsi beharko du.

 

C) INSKRIPZIO BIDEGABEAK LEGITIMATUTAKO PERTSONA BATEN BAJA-ESKAERA

Etxebizitza baten okupazioa legitimatzen duen titulua duen norbaitek etxe horretan bizi direnen ofiziozko baja eskatu nahi badu, Udalari jakinarazi beharko dio nortzuk diren pertsona horiek eta haiekin harremanetan jartzeko kontakturako daturen bat (telefonoa, helbidea…) eman.

Era berean, honako agiri hauek ere aurkeztu beharko ditu:

-        Baja-eskaera.  "0.01 Eskabide orokorra" inprimakia.

-      Eskatzailearen jatorrizko NANa, indarrean.

-      Eskatzailearen izenean dagoen etxebizitzako titulu legitimoa (eskritura, errentamendu-kontratua, ordainagiriek kopiak (ura, argia…).

-          Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-       Baldin eta aurreko paragrafoan aipatutako ofiziozko baja etxebizitza horretan bizi den bikotearen banaketagatik eskatzen bada, etxebizitzaren lupertzea soil-soilik bikotekide eskatzaileari ematen dion banaketa-epaiaren kopia aurkeztu beharko da.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 – Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo.

Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara.  / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara.

Betebehar ekonomikoak

Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

Berehalakoa  (ez baldin bada inskripzio bidegabeagatik)

Ebazpena emateko gehieneko epea: hiru hilabete, bidegabeko inskripzioagatik baja-prozedurari hasiera ematen dion Alkatetza Dekretua onesten denetik aurrera kontatzen hasita.

Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota?

- Aurkeztutako dokumentazioa bildu eta konprobatzea.

- Etxebizitzaren egoera konprobatzea datu-basean.

- Baldintza guztiak betetzen badira, datuak aplikazioan sartzea.

Ondorengo izapideen laburpena

Erroldako bajak bidegabeko inskripzioagatik:

-          Interesdunari jakinaraztea Alkatetza Dekretu bidez baja-espedienteari hasiera eman zaiola bidegabeko atxikitzeagatik, eta alegazioak aurkezteko epea ematea.

-          Jakinarazpena egitea ezinezkoa bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratuko da.

-          Aurkeztutako alegazioak konprobatzea.

-          Erroldatzeko Kontseiluaren (INE) txostena eskatzea.

-          Hala badagokio, baja ematea bidegabeko inskripzioagatik, interesdunari jakinaraztea eta espedientea artxibatzea.

Oharrak

 Baldin eta baja-eskaera bikote baten banaketa edo dibortzioagatik egiten bada, eta bikotekide edo ezkontide ohiaren erroldaren baja eskatu nahi bada etxebizitzan, banaketaren epaiaren kopia aurkeztu beharko da. Bertan adierazita egongo da etxebizitzaren lupertzea ezkontide eskatzaileari soil-soilik esleitu zaiola.

Agiri osagarriak

-          "0.01 Eskabide orokorra".

-          "0.02 Ordezkaritza-idatzia"

Onespena

 

Unitate arduraduna

-          Idazkaritza

Indarraldia

-          Gai horren inguruko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Toki-erakundeen Biztanleria eta Lurralde Mugaketari buruzko Erregelamendua onartzen duen 1690/1986 Errege Dekretuaren 53. artikulua eta hurrengoak (1986ko abuztuaren 14ko BOE, 194. zk., abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretuak aldatu zuena).

-        Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legea (1985eko apirilaren 3ko BOE, 80 zk., urtarrilaren 10eko 4/1996 Legeak aldatu zuena).

-        Resolución de 30 de enero de 2015, de la Presidencia del Instituto Nacional de Estadística y de la Dirección General de Coordinación de Competencias  con las Comunidades Autónomas y las Entidades Locales sobre instrucciones técnicas a los Ayuntamientos sobre gestión del padrón municipal2015eko urtarrilaren 30eko Ebazpena, Estatistika Institutu Nazionaleko presidentetzarena eta Autonomia Erkidegoen eta Toki Erakundeen Eskumenak Koordinatzeko Zuzendaritza Nagusiarena, udal errolda kudeatzeko Udalei eman beharreko jarraibide teknikoei buruz.

-        Ley orgánica 14/2003, de 20 de noviembre, 14/2003 Lege Organikoa, azaroaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoa aldatu zuena.

-        Ley Orgánica 3/2018, de 05 de diciembre, de Protección de Datos Personales y garantía de los derechos digitales3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa.

-         

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31