INFORMAZIO PUBLIKOA |
8.09.- ORDENANTZAK ETA ARAUDI OROKORRA EZ BETETZEAGATIKO SALAKETAK. |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Egintza bat da, eta haren bitartez banako batek administrazioari jakinarazten dio administrazio arloko ez-betetze bat izan daitekeen egitate bat (zehagarria edo ez), prozedura jakin bati hasiera emate aldera. |
Nork eska dezake? |
Interesa duen orok eta/edo euren legezko ordezkariak |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- "0.01 Eskabide orokorra" eskaera-inprimakia, beteta. - Ondasunaren edo ondasunen titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Salatutako egitatea demostratzeko dokumentazio osagarria. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
Prozedurari hasiera ematen bazaio, prozedura horri dagokiona. |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskabidea jasotzea eta aurkeztutako agiriak konprobatzea. - Eskabidea erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin. - Eskabidea idazkaritzari helaraztea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Hala badagokio, administrazio-espedientea irekitzea eta instrukzioa egitea. - Dagozkion txostenak ematea. - Alkatetzaren Ebazpena. - Interesdunari egindako jarduketak eta, hala badagokio, hartutako neurriak jakinaraztea. |
Oharrak |
- Salaketak ez du berez salaketa aurkeztu duen pertsona interesdun bihurtzen, prozedurari hasiera ematea interesdun izaera hori egiaztatuta izanik eskatzen ez badu, behintzat. - Gainontzeko kasuetan, prozedurari hasiera eman zaion edo ez jakinaraziko zaio bakarrik, eta, gero, prozedurari amaiera ematen dion ebazpena. |
Agiri osagarriak |
|
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Aplikagarria den legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |