INFORMAZIO PUBLIKOA |
8.07.- ONDARE-ERANTZUKIZUNEKO ERREKLAMAZIOAK |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Udalaren erantzukizunekoak direla kontsideratzen diren kalteengatiko erreklamazio-eskaerak, interesdunaren ondasun eta eskubideek jasotako edozein lesiogatik, halabeharrezko kasuetan izan ezik, betiere lesioa zerbitzu publikoen funtzionamendu normal edo anormalaren ondorio bada. Edozein kasutan, alegatutako kalteak erreala, ekonomikoki ebaluagarria eta bereizia izan behar du, pertsona bati edo pertsona-talde bati dagokiona, eta ezin da kalte hori jasateko betebehar juridikorik egon. |
Nork eska dezake? |
Interesduna bera edo bere legezko ordezkaria |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- "0.01 Eskabide orokorra" eskaera-inprimakia beteta. Eskatzailearen nortasuna eta datuak jasotzeaz gain, honako datu hauek ere izan beharko ditu eskabideak: - Eragindako lesioen zehaztapena. - Lesioen eta zerbitzu publikoaren funtzionamenduaren arteko kausazko lotura. - Ondare-erantzukizunaren ebaluazio ekonomikoa. - Zein momentutan gertatu zen lesio erreala. - Egokiak kontsideratzen diren alegazio, dokumentu eta informazioak. - Froga-proposamena; hala badagokio, lesioa frogatzeko proposatzen diren bitartekoak. - Kaltetutako ondasunen konponketa- / berrezarpen- aurrekontua edo, hala badagokio, txosten medikoa. - Ondasunaren edo ondasunen titularraren jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia ". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Ebazpena emateko aurreikusitako epea: erreklamazio motaren arabera. Erreklamaziorik sinpleena ebazteko epea hilabete batekoa izango da. - Legezko gehieneko epea: sei hilabete. - Administrazio-isiltasunaren eraginak: ezezkoa (aintzat ez hartzea). |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskabidea jasotzea eta agiriak konprobatzea. - Eskabidea erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin. - Eskabidea idazkaritzari helaraztea. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Frogak egitea (lekukotzak edo beste batzuk), hala badagokio. - Dagozkion txostenak ematea. - Entzunaldi-izapidea egitea interesdunari alegazioak egin eta egokitzat jotzen dituen dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzan. - Ebazpen proposamena. - Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren irizpena, 50.000,00 eurotik gorako erreklamazioetarako (urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 39/2015 Legearen 81.2. artikulua), - Ebazpena Alkatetza Dekretu bidez ematea. - Interesdunari jakinaraztea. - Hala badagokio, aseguru-etxeari jakinaraztea. |
Oharrak |
- Eskabidean jaso beharko da kalteak gertatu ziren momentuan Ertzaintzak esku hartu zuen edo ez, hala badagokio, Ertzaintzaren txostena sar dadin espedientean. - Erreklamazioa egiteko eskubidea kalte-ordaina jasotzea justifikatzen duen egitate edo egintza gertatu zenetik edo kalte-ondoreak agertu zirenetik urtebetera preskribatuko da. Pertsonei eragindako kalte fisiko edo psikikoen kasuan, epealdi hori pertsona osatzen denetik edo ondorioen irismena zehazten denetik hasiko da konputatzen. Kaltetutako jantzi edo beste objektu batzuen kasuan, ez dira eskabidearekin batera entregatuko; interesdunak gorde egingo ditu etorkizunean erreklamatzen baldin bazaizkio entregatzeko. Eskabidearekin batera garbiketa- eta/edo berriztatze-aurrekontua baino ez da aurkeztuko, eragindako kalteak agerian utziko dituen argazki batekin batera. |
Agiri osagarriak |
|
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Aplikagarria den legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |