INFORMAZIO PUBLIKOA |
8.04.- ADMINISTRAZIO-ESPEDIENTEETARAKO ETA UDAL ARTXIBOKO INFORMAZIORAKO SARBIDEA |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Informazio publikorako sarbidea izateko eta udal artxiboan jasotako dokumentuak kontsultatzeko eskaera egitea horretarako arrazoirik gabe. Informazio publikotzat jotzen dira udalaren jabetzapean dauden eta udalaren zereginetan egin edo eskuratu diren dokumentuak, edozein formatu edo euskarritan. |
Nork eska dezake? |
Interesdun guztiek. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- "0.01 Eskabide Orokorra" eskaera-inprimakia beteta. Eskabidea edozein bitarteko erabilita aurkez daiteke, betiere honako hauek jasotzea ahalbidetzen badu: eskatzailearen nortasuna, eskatutako informazio zehatza, kontakturako helbidea, ahal dela elektronikoa, jakinarazpenak egin ahal izateko, eta, hala badagokio, eskatutako informazioa kontsultatzeko zein modalitate nahiago duen. Eskatzailea ez dago derrigortuta informaziorako eskaera justifikatzera. Hala ere, informazio hori eskatzeko arrazoiak eman ditzake, eta kontuan har daitezke ebazpena ematerakoan. Dena den, justifikazio-falta ez da berez izango eskabidea ezezteko arrazoi. - Eskatzailearen jatorrizko NAN edo IFZ, indarrean. - Eskatzaileak eskabideak erantzun hobea jaso dezan beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia. Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak: Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea– Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Kopiak eskuratzeak Aiarako Udalaren administrazio-dokumentuak jaulkitzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskalean aurreikusitako tasa ekarriko du. |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epealdia: - Bi aste eskabidea jasotzen denetik. Epealdi hori luzatu egin daiteke eskatutako informazioaren bolumenak edo konplexutasunak denbora gehiago beharko balu. - Kopiak eskuratzeko, astebetekoa izango da epealdia, planoen edo makineria espezializatua behar duten dokumentuen kasuan izan ezik; kasu horietan, 15 egun baliodunekoa izango da epea. - Dena den, artxibatutako espedienteen kasuan aintzat hartu beharko da udal artxiboan lokalizatu behar direla. - Gehieneko epea: hilabete bat. - Administrazioaren isiltasuna: ebazpena emateko epealdia igarota ebazpena eman eta jakinarazi ez bada, isiltasunaren esanahia ezezkoa izango da. |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskabidea jasotzea eta agiriak konprobatzea. - Eskabidea erregistratzea eta interesdunari agiriaren kopia zigilatua ematea, aurkezpen-datarekin. - Udal artxiboa kontsultatzeko eskabideen kasuan, eskabidea udal artxiboko arduradunari bidaltzea, eskatutako dokumentuak eta artxiboak kontsultatzeko. - |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskabideak ez baldin badu nahikoa identifikatzen eskatutako informazioa, eskatzaileari eskatuko zaio informazio hori zehazteko hamar eguneko epean. Era berean, adierazi egingo zaio informazio hori ez ematekotan, atzera egin duela ulertuko dela, eta, bertan behera utziko dela ebazpena emateko epea. - Eskatutako informazioak behar bezala identifikatutako hirugarrenen eskubideei edo interesei eragin ahal badie, hamabost eguneko epea emango zaie egokiak deritzen alegazioak egiteko. Eskatzaileari inguruabar hori jakinarazi beharko zaio, baita ebazpena emateko epea bertan behera utziko dela ere, alegazioak jaso eta alegazioak aurkezteko epea bukatu arte. - Alkatetzaren ebazpena ematea, informaziorako sarbidea onartu edo ezeztatzeko. - Alkatetzaren ebazpenaren jakinarazpena igortzea eskatzaileari eta hala eskatu duten eragindako hirugarren pertsonei, eskumena duen organoak eskabidea jaso eta gehienez ere hilabeteko epean. - Epe hori beste hilabete batez luza daiteke eskatutako informazioaren bolumenagatik edo konplexutasunagatik denbora gehiago behar bada, betiere eskatzaileari jakinarazpena eman baino lehen. - Kopiak eskuratzeagatik dagokion tasa likidatzea. |
Oharrak |
- Sarbide eskubidearen mugak: Informazioaren izaera bera, gai jakin batzuei buruzkoa denean edo babestutako interesen kontra doanean (datu pertsonalak). Hori izango da sarbide-eskubidea erabiltzeko muga bakarra. (9/2013 Legea, abenduaren 9koa, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzkoa). - Eskabideak ez onartzeko arrazoiak: - Lantzen ari den informazioari (prozeduraren interesdunek eskatzen dutenean izan ezik) edo argitalpen orokorreko informazioari badagozkio. - Izaera lagungarria duen informazioari badagozkio, esate baterako, oharretan, zirriborroetan, iritzietan, laburpenetan, komunikazioetan eta barneko txostenetan edo administrazio-organo edo erakunde arteko txostenetan jasota dagoena. - Zabaldua izan dadin, berregin behar den informazioari badagozkio. - Informazioaren eskumena ez duen organo bati zuzenduta dagoenean, organo eskumenduna zein den ezagutzen ez denean. - Informazioak argi eta garbi errepikakorrak direnean edo justifikaziorik gabeko izaera dutenean, legean jasotako gardentasuna bermatze aldera. |
Agiri osagarriak |
|
Onespena |
- Alkatetza. |
Unitate arduraduna |
- Idazkaritza. |
Indarraldia |
- Aplikagarria den legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- 12/2016 Legea, apirilaren 7koa, Euskadiko toki erakundeei buruzkoa (BOE, 105. zk., 2016/05/02). - Aiarako Udaleko administrazio-dokumentuak jaulkitzeagatiko tasa arautzen duen Ordenantza Fiskala. - Informazioa eskatzen den gaiari buruzko araudi espezifikoa. - |