IKASTAROAK ETA JARDUERAK |
7.10.- UDAL-MATERIALA BESTE JARDUERA BATZUK EGITEKO LAGAPEN-ESKAERA. |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
Aiarako Udalaren eta/edo beste udal batzuen jabetzako materiala Aiarako udalerriko edo beste udalerri batzuetako elkarte, talde edo administrazio-batzordeei lagatzea hainbat motatako kultura- eta/edo jai-ekitaldiak antolatzeko (hesiak, mahaiak, aulkiak, puzgarriak, soinu-ekipoa…). |
Nork eska dezake? |
- Udalerriko edozein kultura-elkarte edo kirol-taldeko edo udalerrian edo beste udalerriren batean jarduten duen edozein administrazio-batzordetako legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira: - “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Doakoa |
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: zazpi egun - Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, zigilatzea eta eskatzaileari kopia bat ematea. - Eskatutako materialaren eskuragarritasuna egiaztatzea. - Eskaeraren kopia helaraztea Obrak eta Zerbitzuak Saileko arduradunari. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskaerei erantzutea. - Eskaera artxibatzea. |
Oharrak |
- Materiala lagatzeko eskaerak jarduera egingo den eguna baino astebete lehenago egin beharko dira, eta aurretiaz Udalarekin harremanetan jartzea gomendatzen dugu, material hori eskatutako datetan eskuragarri dagoen egiaztatze aldera. - Eskatzaileak lagatako materiala era egokian erabiltzeko konpromisoa hartuko du; izan ere, material hori egoera bikainean entregatu beharko da jarduera bukatu eta gero. - Eskatzailea beste udalerriren bateko kultura-elkartea, kirol-taldea edo administrazio-batzordea baldin bada, dagokion Udalaren bitartez aurkeztu beharko du eskaera. |
Agiri osagarriak |
- “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. |
Onespena |
- Alkatetza |
Unitate arduraduna |
- Obrak eta Zerbitzuak. |
Indarraldia |
|
Lege-esparrua |