Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.08.- UDALERRIKO ELKARTEN ERREGISTROAN ALTA EMATEKO BAIMEN-ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aiarako udalerrian jarduten duten kultura-elkarte eta kirol-taldeak Aiarako Elkarteen Erregistroan inskribatzeko eskaera.

Nork eska dezake?

-        Dagokion kultura-elkarte edo kirol-taldeko legezko ordezkaria.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-        Estatutuen kopia.

-        Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren (IFZ) kopia.

-        Elkarteko edo taldeko idazkariak egindako Zuzendaritza Batzordearen osaera-egiaztagiria.

-        Jakinarazpenak jasotzeko harremanetarako datuak.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.              

Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

.- Doakoa.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-   Aurreikusitako epea: zazpi egun

-   Legezko gehieneko epea: hilabetea

-  Administrazio-isiltasuna: ez dago horrelakorik

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, zigilatzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskaera eta agiriak Kultura eta Kirol Sailari igortzea.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Aurkeztutako eskaera eta agiriak aztertzea.

-        Elkarte edo taldeari eskaera onartua izan dela jakinaraztea eta elkarte edo taldea Elkarteen Erregistroan inskribatzea.

-        Eskaera artxibatzea.

Oharrak

 

Agiri osagarriak

-       “0.01 Eskaera orokorra” inprimakia.

-       “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza / Kultura

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-       Ley 7/2007, de 22 de junio, de Asociación de Euskadi.7/2007 Legea, ekainaren 22koa, Euskadiko Elkarteei buruzkoa.

-       Decreto 29/1989, de 14 de febrero, por el que se regula la constitución y funcionamiento de clubes y agrupaciones deportivas.29/1989 Dekretua, otsailaren 14koa, kirol kluben eta baterakundeen eraketa eta funtzionamendua arautzen duena.

-       Ley 12/1994, de 17 de junio, de Fundaciones del País Vasco.12/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzkoa.

&fAguenes.eus;

&fAhttp://www.osakidetza.euskadi.eus/r85-cksida03/eu/;

http://www.nasdap.ejgv.euskadi.net/r50-3813/eu/contenidos/plan_programa_proyecto/plan_investigacion_seguridad/eu_dapa/adjuntos/plan_eus.pdf

-          

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31