Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.07.- AZOKETAN PARTE HARTZEKO BAIMEN-ESKAERA

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aiarako Udalak antolatutako nekazaritza-, abeltzaintza-, merkataritza- edo artisautza-azoketan produktuen erakusketa- eta/edo salmenta-postu baten bitartez parte hartzeko baimen-eskaera.

Nork eska dezake?

-        Beren jarduera azokaren esparruan egin eta betekizunak betetzen dituztenak edo haien legezko ordezkariak.

Aurkeztu beharreko agiriak

Honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

-        “7.07 Azoketan produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko eskabidea” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko NANa eta ordezkatzen duen pertsonaren jatorrizko NANa edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

-   NAN edo IFKren fotokopia.

-       Elikagaien erakusketariak:

-          Eusko Jaurlaritzaren Osasun Erregistroko Ziurtagiriaren fotokopia.

-          Postuan dauden pertsonen elikagaien manipulaziorako txartelen fotokopia.

-          Ordainagiria.

Elikagaiak ez diren artisau-produktuen erakusketariak:

-          Ordainagiria.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.              

Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

Antolatutako azoka bakoitzerako ezarritako baldintzen arabera eskatutako postuari dagokion zenbatekoa ordaindu beharko da.

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-  Aurreikusitako epea: zazpi egun (eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatzen hasita)

-    Legezko gehieneko epea: ez dago horrelakorik

-    Administrazio-isiltasuna: ez dago horrelakorik

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, zigilatzea, erregistratzea eta eskatzaileari kopia bat ematea.

-        Eskaera antolakuntzaz arduratzen den Sailari helaraztea, berrikusi eta balora dezan.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Eskaerei erantzutea.

-        Parte-hartzaileen zerrenda postuen kokapenaz arduratzen den Obrak eta Zerbitzuak Sailari helaraztea.

-        Eskaera artxibatzea.

Oharrak

-          Eskatutako agiri guztiak aurreikusitako epean aurkezten ez dituzten eskatzaileak ez dira inskribatutzat hartuko.

-          Parte-hartzaileek ezinbestean izan beharko dute kontratatuta jarduera horretarako estaldura egokia duen erantzukizun zibileko poliza bat. Horrez gain, erakusketa- eta salmenta-produktuak arautzen dituen araudiak ezarritako baldintzak ere bete beharko dituzte.

Agiri osagarriak

-        “7.07 Azoketan produktuen erakusketan eta salmentan parte hartzeko eskabidea” inprimakia.

-       “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia

Onespena

-       Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Idazkaritza / Obrak eta zerbitzuak.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

-        Azoka bakoitzean parte hartzeko Udalak onetsitako oinarriak.

-          

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31