IKASTAROAK ETA JARDUERAK |
7.04.- “UDALEKU” izeneko udalekuetan izena emateko eskaera. |
GAIA |
EDUKIAK |
Zer da? Zertan datza? |
“Udaleku” izeneko udalekuetan izena emateko eskaera. Aisialdian haurrak hezteko programa bat eskaintzeko eta udalerriko haurrek euskara eskolatik kanpo erabiltzea sustatzeko xedea dute udalekuek. |
Nork eska dezake? |
Adin txikikoen gurasoek eta/edo legezko tutoreek, dagokion deialdian ezarritakoaren arabera, eta/edo haien legezko ordezkariek. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- “7.04 Udalekuetan izena emateko eskaera” inprimakia. Aiarako Udaleko webgunean dago eskuragarri (www.aiarakoudala.eus). - Deialdiaren araberako agiri osagarriak, hala badagokio. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 - Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo. Ordutegia: astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara. Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. |
Betebehar ekonomikoak |
- Deialdiaren arabera, dagokion zenbatekoa ordainduko da.
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Aurreikusitako epea: hilabetea. - Legezko gehieneko epea: sei hilabete. |
Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura |
- Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta, zuzena bada, erregistratzea. - Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bideari jarraikiz. - Eskaerak zerrendatzea eta plazen eskuragarritasuna egiaztatzea izen-emate epea bukatu eta gero. |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Eskaera Euskara Sailari igortzea, berrikus dezaten. - Baldin eta eskaera onartua bada, Kontu-hartzailetzari igorriko zaio, dagokion zenbatekoa kobratu dezan. - Eskatzaileari ikastaro edo tailerrean izen emanda dagoela jakinaraztea. |
Oharrak |
- Udalekuei eta izena emateko epeei buruzko informazioa ikastetxeen bitartez helaraziko zaie ikasleei. Horrez gain, Udaleko webgunean, sare sozialetan eta udal informazio-oholetan ere egongo da eskuragarri. - Plaza mugatuak: izen-emate ordena hartuko da aintzat. - Lehentasuna izango dute Aiaran erroldatutakoek. Aiaran erroldatuta ez daudenak plaza hutsak geratzekotan izango dira onartuak. - |
Agiri osagarriak |
- “7.04 Udalekuetan izena emateko eskaera” inprimakia. - “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia. |
Onespena |
- Alkatetza |
Unitate arduraduna |
- Euskara Saila. |
Indarraldia |
- Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- Deialdi bakoitzeko betekizunak. |