Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00etatik 14:00etara

IKASTAROAK ETA JARDUERAK

7.01.- IKASTAROETAN ETA KULTURA- ETA KIROL-TAILERRETAN IZENA EMATEKO ESKAERA.

GAIA

EDUKIAK

Zer da?

Zertan datza?

Aiarako Udaleko Kultura eta Kirol Sailak urtero antolatzen dituen ikastaro eta kultura- eta kirol-tailerretan (gimnasia, yoga, zunba, altzarien zaharberritzea, joskintza…) izena emateko eskaera

Nork eska dezake?

Dagokion deialdiaren arabera, jarduera bakoitzerako ezarritako baldintzak betetzen dituen pertsona orok.

Aurkeztu beharreko agiriak

-            “7.01 ikastaro eta tailerretan izena emateko eskaera” inprimakia. Aiarako Udaleko webgunean dago eskuragarri (www.aiarakoudala.eus).

-          Deialdiaren araberako agiri osagarriak, hala badagokio.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia, eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu. Ordezkariak bere jatorrizko identifikazio-agiria eta interesdunaren jatorrizko identifikazio-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Non izapidetzen da?

- Aurrez aurre:

Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua:

Eliza auzoa 3 - Arespalditza.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.

Luiaondoko arreta-bulegoa:

Dorre kalea 27, etxabea - Luiaondo.

Ordutegia:astelehenetan, 09:00etatik 12:00etara.

              Asteazkenetan, 12:00etatik 15:00etara.

- TelematikokiEGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez.

Betebehar ekonomikoak

Dagokion zenbatekoa ordainduko da, Zerbitzu publikoen eta administrazio, kultura, kirol, gizarte, gizarte-ongizate eta pertsona eta ondasunen zaintza-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak araupetzen dituen ordenantzan ezarritakoaren arabera.

 

 

Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea?

-        Aurreikusitako epea: hamabost egun.

-        Legezko gehieneko epea: sei hilabete.

Eskaera jaso ondoren bete beharreko prozedura

-        Eskaera jasotzea, egiaztatzea eta, zuzena bada, erregistratzea.

-        Interesdunari aurkezpen-frogagiria ematea, ohiko erregistro-bideari jarraikiz.

-        Eskaerak zerrendatzea eta plazen eskuragarritasuna egiaztatzea izen-emate epea bukatu eta gero.

Ondorengo izapideen laburpena

-        Eskaera Kultura eta Kirol Sailari igortzea, berrikus dezaten.

-        Baldin eta eskaera onartua bada, Kontu-hartzailetzari igorriko zaio, dagokion zenbatekoa kobratu dezan.

-        Eskatzaileari ikastaro edo tailerrean izena emanda dagoela jakinaraztea.

-          

Oharrak

-        Ordaindu beharreko tasak Udalak udalerrian erroldatutako 8 parte-hartzaile baino gehiago daudelako antolatzea erabaki duen programa bakoitza hasi aurretik ordainduko da oso-osorik.

-         Tasagatik ordaindu beharreko zenbakia banku-helbideratze bitartez ordainduko dute erabiltzaileek, eskaeran adierazi duten beren (edo adin txikikoen legezko zaintza duten gurasoen) kontu-korronte zenbakitik.

-        Ordainketa bakarra egingo da, eta zenbateko hori ez da itzuliko ikastaroa hasi eta gero.

-        Plaza hutsak geratzen baldin badira, ikasle berriak sartu ahal izango dira ikastaroa hasita dagoela. Kasu horretan, matrikularen zenbateko osoa edo erdia ordainduko da, baldin eta ikaslea ikastaroaren bigarren lauhilekoan hasi bada ikastarora bertaratzen.

-        Tasa-hobaria jasoko dute langabezian daudenek edo ikasle-txartela dutenek. Hori bai, langabezia- edo ikasle-txartela matrikula formalizatzerakoan aurkeztu beharko dira.

Agiri osagarriak

-        “7.01 ikastaro eta tailerretan izena emateko eskaera” inprimakia.

-        “0.02 Ordezkaritza-idatzia” inprimakia.

Onespena

-    Alkatetza

Unitate arduraduna

-        Kultura eta Kirol Saila.

Indarraldia

-        Dagokion arloko legeria aldatu arte.

Lege-esparrua

–    Ordenanza Reguladora de Tasa por la prestación de servicios públicos, realización de actividades administrativas , culturales, deportivas, sociales, de bienestar comunitario y protección de personas y bienes y utilización de instalaciones deportivas.Zerbitzu publikoen eta administrazio, kultura, kirol, gizarte, gizarte-ongizate eta pertsona eta ondasunen zaintza-zerbitzuak emateagatiko eta kirol-instalazioak erabiltzeagatiko tasak araupetzen dituen ordenantza.

–       

Helbidea
Elexalde auzoa, 3
01476 · Arespalditza
Telefonoa
Ordutegia
Astelehenetik ostiralera:
9:00 etatik 14:00 etara
Faxa
+34 945 39 93 31