HIRIGINTZA |
4.13.- BANAKETA HORIZONTALERAKO LIZENTZIA |
GAIA |
EDUKIA |
Zer da? Zertan datza? |
Eraikin bat bi unitate edo gehiagotan banatzeko baimena ematen duten adierazpen-izaerako administrazio-baimenak dira. |
Nork eska dezake? |
Interesdunak edo haren legezko ordezkariak. |
Aurkeztu beharreko agiriak |
- "0.01 Eskabide Orokorra " inprimakia, behar bezala beteta. - Eskaera interesdunak berak aurkezten ez badu, Ordezkaritza-idatzia". Ordezkariak bere jatorrizko nortasun-agiria eta interesdunaren jatorrizko nortasun-agiria edo kopia bat aurkeztu beharko ditu. - Eragindako lurzatien titulartasun-eskritura. (Beharrezkoa bada, ohar soila eskatuko zaio Jabetza Erregistroari). - Lursailaren ziurtagiri deskriptibo eta grafikoa, Arabako Foru Aldundiko Katastro Zerbitzuak igorritakoa; bertan, gaur egungo mugakideen titularrak adierazi beharko dira. - Dagokion teknikariak euskarri digitalean idatzitako banaketa horizontaleko proiektua, edo, hala badagokio, banaketa horizontala jasotzen duen memoria, barne hartuta dokumentazio grafikoa (tokiko planoa, Mercator-en zeharkako proiekzio unibertsala izango duen kokalekua, banaketa-planoak, eremu komunak eta pribatuak identifikatuko dituena) eta fatxada guztien argazkiak. |
Non izapidetzen da? |
- Aurrez aurre: Udal-bulegoak. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua: Eliza auzoa 3 – Arespalditza. Ordutegia: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Luiaondoko arreta-bulegoa: Dorre kalea 27, etxabea – Luiaondo. Ordutegia: Astelehenak: 09:00etatik 12:00etara. - / Asteazkenak: 12:00etatik 15:00etara. - Telematikoki: EGOITZA ELEKTRONIKOA, ziurtagiri digitalaren bitartez. - Postaz: Correoseko bulegoetan, posta ziurtatu ireki bidez. - Dagokion hitzarmena sinatu duten Estatuko Administrazio Orokorraren, Autonomia Erkidegoetako Administrazioen eta Tokiko Erakundeen edozein organotako erregistroetan, eta Espainiak atzerrian dituen ordezkaritza diplomatikoetan eta kontsulatu-bulegoetan. |
Betebehar ekonomikoak |
|
Zein da prozesuaren edo ebazpenaren epea? |
- Gehieneko legezko epea: 3 hilabete - Administrazio-isiltasunaren ondoreak: ezezkoa (aintzat ez hartzea). |
Zer prozedurari jarraitu behar zaio behin eskaera jasota? |
- Eskaera jaso eta agiriak egiaztatzea. - Aurkeztu izanaren agiria entregatzea erregistro era normalean. - Espedientea Bulego Teknikora bidaltzea |
Ondorengo izapideen laburpena |
- Proiektua aztertu eta analizatu egingo da, eta egiaztatuko da hirigintzako araudira egokitzen dela. Horrez gain, txosten teknikoa igorriko da. - Eskabidearekin batera aurkeztu ez diren beste administrazio publiko batzuen baimenak beharko balira, interesdunari agiri horiek aurkeztea errekerituko zaio epe zehatz batean. Horrez gain, ohartarazi egingo zaio baimenak ez aurkeztekotan, eskabidea atzera bota duela ulertuko dela. - Beharrezkoa bada, beste Administrazio Publiko batzuen txostenak biltzea; adibidez, Arabako Foru Aldundiko Ondare Zerbitzuaren txostena, edo beste edozein. Kasu horietan, Udalak eskatuko du, eta behin jasota, izapidetzearekin aurrera jarraituko da. - Txostenetako baten bat (Udaleko Bulego Teknikoarena edo beste Administrazioena) kontrakoa bada, eskatzaileari hutsak zuzentzeko eskatuko zaio. - Txostenak aldekoak baldin badira, lizentzia eman egingo da Alkatetza Ebazpen bidez. - Interesdunari jakinaraziko zaio. |
Oharrak |
Dokumentazioa aurkeztu aurretik, gomendatzen da Udaleko Zerbitzu Teknikoekin harremanetan jartzea, bai telefono bidez edo aurrez aurre, aldez aurreko hitzordua eskatuta. |
Agiri osagarriak |
- "0.01 Eskabide Orokorra" inprimakia. - "0.02 Ordezkaritza-idatzia" inprimakia |
Onespena |
Alkatetza |
Unitate arduraduna |
Idazkaritza eta Hirigintza Saila (Bulego Teknikoa) |
Indarraldia |
Dagokion arloko legeria aldatu arte. |
Lege-esparrua |
- 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa. - Aiarako Udaleko Hirigintza Antolamenduko Arau Subsidiarioak. Izapidetzen ari den Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. - |